Nazioartekotzea
Albisteak 30 urria, 2019

Industria sailburuordeak Txekiar Errepublikarekiko negozio-aukerak nabarmendu ditu, “industria sendoa” partekatzeagatik

Txekiar Errepublikan 35 euskal enpresa daudela adierazi du Javier Zarronandiak, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako Smart citiei buruzko jardunaldi batean 

Txekiar Errepublikan 35 euskal enpresa daudela adierazi du Javier Zarronandiak, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako Smart citiei buruzko jardunaldi batean

Bilbok eta Donostiak hiri-eredu adimenduna ezartzeko darabiltzaten proiektuak azaldu dituzte Euskadin bisitari dabilen txekiar ordezkaritza baten aurrean

Javier Zarronandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak Euskadik Txekiar Errepublikan dituen negozio-aukerak nabarmendu ditu, izan ere, biek antzeko ezaugarriak dituzte: “industria sendoa” eta “egonkortasun politikoa”.  Zarronandiak ireki du asteazken honetan Bilbon, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Txekiar Errepublikaren Espainiako Enbaxadak Smart citien arloko lankidetza-aukerei  buruz antolatu duten jardunaldia.

 

Ekitaldia, zortzi txekiar eskualderen eta Europa erdialdeko herrialde horretako dozena erdi bat enpresaren ordezkariak Euskadira egiten ari diren bisitaren harira gauzatu da. Bilbo ekitaldiaren egoitzatzat hautatu izanaren arrazoia Smart City bezala duen posizio nabarmena izan da, eredugarria bilakatu baita txekiar eskualde eta hirientzat hiri adimendunen arloko proiektuen aplikazioari dagokionez.

 

Industria sailburuordeak nabarmendu duenez, Euskadi eta Txekiar Errepublika oso antzekoak dira industriaren pisuagatik eta zenbait sektoreren indarragatik: makina-erreminta, equipo-ondasunak, automobilgintza edota aeronautika.  “Gure bi herrialdeetan, industriak pisu handiagoa du BPGan [Europan duen % 19ko batez besteko pisua baino]. Txekiar Errepublikan % 29,6ko pisua du eta % 24,6koa Euskadin”, eta haren hitzetan, ehuneko hauek Alemania eta Espainiakoak baino altuagoak dira (% 22 eta % 16, hurrenez hurren).

 

Zarraonandiak gogoratu du 35 euskal enpresa Txekiar Errepublikan finkatuta daudela “eta guztiz eroso daudela txekiar industriaren ekosisteman”. Gainera, bi herrialdeen arteko esportazioen fluxua garrantzitsua da, 400 milioi eurokoa, Euskadin zein Txekiar Errepublikan dagoen egonkortasun politikoaren ildoan. Sailburuordeak adierazi duenez, azaroaren bukaeran, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek Europa erdialdeko herrialdea bisitatuko du I+G eta automobilgintzari buruzko gaiak jorratzeko.

 

Ivan Jancárek Txekiar Errepublikak Espainian duen enbaxadorearen hitzetan, jardunaldi honek, enpresentzako negozio-aukerak ez ezik, bi administrazioen arteko harremanak ere indartu ditu. “Azaroko bisitak jarraipena emango dio oraingoari, Txekiar Errepublikaren eta Euskadiren arteko harremanak sakontzeko”.

 

Bilbo eta Donostiako ereduak

Ane Miren Ibáñez BilbaoTIK erakundeko zuzendari nagusiak Bizkaiko hiriburua ezartzen ari den Smart city ereduaren sei oinarriak aipatu ditu: gobernu adimenduna, ekonomia, mugikortasuna, osasuna, hezkuntza eta kutsaduraren murrizketa. “Smart city eredua sustatzeko 500 ekimen baino gehiago zehaztu ditugu”. Ibáñezek ziurtatu duenez, orain arteko aurrerapenik handienak gobernantzan, mugikortasunean eta ingurumenean lortu dira.

 

Ana Aizpuruk, Donostia Sustapenaren (Gipuzkoako hiriburuko garapen-agentzia) izenean, Smart city eredua inplementatzeko zazpi plan dituztela argitu du. Horien artean, Donostiako Parte Zaharra ardatz duen Smartkalea deritzona nabarmendu du, IKTen erabilera zabalduz eta ingurumenaren zein baliabideen senezko erabilera sustatuz herritarren bizi-kalitatea hobetzea xede duena. Abian dagoen beste plan bat da dagoeneko 38 eragile partaide dituen Replicate delakoa, energia aurreztea eta abiadura handiko haririk gabeko sarea instalatzea helburu dituena.

 

Jardunaldiaren amaieran, Txekiar Errepublikako zenbait eskualderen ordezkariek energiari, teknologia informatikoei eta garraioari lotutako proiektuak aurkeztu dituzte, Txekiar Errepublikaren garapen tekniko handian oinarritutakoak. Praga hiriburuak zenbait Smart proiektu abian ditu garraioan, turismoan eta datuen transmisioan.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.