Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urtarrila, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea AEBak Europa

Industrial Green Deal: Estatu Batuen dirulaguntza ekologikoen planari erantzuteko epe luzeko estrategia

Industrial Green Deal planak lau zutabe nagusi izango ditu: araudi-esparrua, finantzaketa, kualifikazioak eta merkataritza.
Ursula von der Leyen

Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen-ek epe luzeko estrategia bat aurkeztu du Davosen, zeinaren helburua baita erantzun bat ematea Estatu Batuek Inflazioa Murrizteko Legearen bitartez aurreikusi duten dirulaguntza ekologikoen planari. Estrategia horrek Industrial Green Deal du izena, eta bere asmoa da Europa teknologia garbiaren eta berrikuntza industrialaren babesgune bilakatzea zero isuri garbi lortzeko bidean.

Industrial Green Deal planak lau zutabe nagusi izango ditu: araudi-esparrua, finantzaketa, kualifikazioak eta merkataritza.

  • Lehen zutabeari dagokionez, Batzordeak Zero Industria Garbiaren Legea (Net-Zero Industry Act) aurkeztuko du, helburu argiak finkatuko dituena Europako teknologia garbiarentzat hemendik eta 2030era, Chips legearen ereduari jarraiki. Xedea izango da inbertsioak hornikuntza-kate osoko proiektu estrategikoetan zentratzea (energia eolikoa, bero-punpak, eguzki energia, hidrogeno garbia, biltegiratzea eta abar) eta, partikularki, are gehiago sinpletzea eta azkartzea teknologia garbiak ekoizteko zentro berriak abiarazteko baimenak emateko prozesua. Lege hori Lehengai Kritikoen Legearen eskutik joango da, zeinaren helburua baita lur arraroak eta litioa bezalako lehengaien birfintze, eraldaketa eta birziklapen prozesua hobetzea Europan. Horrekin batera, EBk bere bazkide komertzialekin lan egingo du elkarrekin kolaboratzeko hornikuntzan, produkzioan eta eraldaketan, eta horrela Txinak gaur egun daukan monopolioa gainditzeko. Horretarako,lehengai kritikoen klub bat sortuko da, lankidetzan arituko dena antzeko ideiak dituzten bazkideekin –hasi AEBetatik eta Ukrainiaraino–, hornikuntza-kateak sendotzeko eta hornitzaile bakarrak dibertsifikatzeko.

 

  • Finantzaketari dagokionez, Batzordearen asmoa da Estatuko laguntzei buruzko araudia egokitzea “krisi eta trantsizio garaiko aldi-baterako esparru” berri baten bidez,asko sinpletuko lituzkeena proiektu berdeei –eta bereziki energia berriztagarrien teknologia guztiei– ematen zaizkien Estatu-laguntzen gaineko arauak. Gainera, epe ertainera, Europako Subiranotasun Funts bat prestatuko da, urte amaieran egingo den aurrekontuaren berrikuspenaren barruan. Funts horrek egiturazko konponbide bat emango du baliabide gehiago eskaintzeko zero isuri garbi lortzeko funtsezkoak diren aurretiazko ikerketetarako, berrikuntzetarako eta proiektu industrial estrategikoetarako.

 

  • Hirugarrenik, Bruselak langileen gaitasunak garatu nahi ditu aldaketa teknologikoei aurre egiteko.

 

  • Laugarren lehentasun gisa, Von der Leyen-ek aipatu zuen bultzatu egin behar dela bidezko merkataritza irekia denon onurarako. Azken puntu horri dagokionez, presidenteak nabarmendu zuen ezinbestekoak izango direla hornikuntza-kate indartsu eta sendoak, energia garbiak mundu osoan zero isuri garbi sortuko baditu. Merkatu gehiagotara irekitzeko eta industriak behar dituen intsumoak eskuratzeko trantsizioa azkartu ahala, Europako ekonomiek gero eta menpekotasun handiagoa izango dute nazioarteko merkataritzarekiko. Zentzu horretan, asmo handiko agenda komertzial bat behar da akordio komertzialak ahalik eta gehien aprobetxatuz, besteak beste.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak