Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin
Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar Emirrerri Batuetan
Potentziako elektronikaren arloko Ingeteam euskal fabrikatzaileak iragarri duenez, ordezkaritza berri bat irekiko du Abu Dhabin, Arabiar Emirrerri Batuetako eguzki-energia fotovoltaiko eta energia-biltegiratzearen sektorean duen posizionamendua indartzeko asmoz. Ordezkaritza berri honekin, konpainia nazioarteko 23 herrialdetara hedatuta dago.
Ingeteam Noor Abu Dhabi proiektuan parte hartu ondoren finkatu da herrialde horretan. Proiektu horrek konexio-gune bakarreko munduko instalazio fotovoltaikorik handiena ekoiztea zuen helburu, Sweihan herrian eta 1.177,36 MW sortzeko gaitasunarekin. Instalazioa euskal korporazioak tentsio ertaineko potentzia-bihurketarako giltza eskura moduan garatu dituen bihurgailu fotovoltaikoez eta Inverter Stations sistemaz hornituta dago.
Ingeteamen bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.