Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 23 urria, 2023 Basque Trade & Investment Eraldaketa digitala Nazioartekotzea

Iñigo Alonso: “Urtero, mundu osoan produzitzen ditugun elikagai guztien heren bat alferrik galtzen da”.

CL Circular-en sortzaileak edukiontzietarako sentsore “adimentsuak” garatzen ditu kargaren tenperatura, hezetasuna, kolpeak, ate-irekiera eta geolokalizazioa neurtzeko

CL Circularrek abian jarritako proiektuak nabarmen lagunduko du planeta babesten. Ekonomia zirkularreko proiektu horren oinarria oso berritzailea den produktua da: karga-edukiontzi baten monitorizazioa denbora errealean egitea ahalbidetzen duen zerbitzua, garraiatzeko edo biltegiratzeko garaian produktu galkorrak non eta nola dauden jakiteko aukera ematen duen edukiontzia. Oraingoan, Mungiako enpresa batek garatu duen proiektua da eta, ekonomia zirkularreko ereduari esker, oso soluzio eskuragarria da. Gaur egun, denbora errealeko monitorizazioa balio erantsi handiko produktuetan bakarrik erabiltzen da. Hori dela eta, “beharrezkoa da eskuragarria izatea eta produktu gehiagotan (fruta eta barazkiak, adibidez) eta merkeagoak diren beste produktu batzuetan ere erabili ahal izatea” adierazi du Iñigo Alonsok, Euskadiko ETE honetako bazkide sortzaileak. Gaur egun, enpresak 27 langile ditu; haietako 15 Euskadin eta beste 12 herrialde hauetan banatuta: Ekuador, Dominikar Errepublika, Kolonbia, Hegoafrika eta Mexiko. Urteko fakturazioaren % 20 baino gehiago bideratzen da I+G arlora, Made in Basque Country programan arduradunak adierazi zuenez.

Enpresa sortu zenean, 2019an, elikagaiak alferrik galtzearekin lotutako arazo larria zegoen. Lau urte geroago… lehen bezalaxe edo okerrago gaude?

Berdin edo okerrago gaude; izan ere, ordutik ia bost urte igaro dira eta ez da hobekuntza argirik izan. Gezurra dirudien arren, urtero, mundu mailan produzitzen ditugun elikagaien heren bat galtzen (uztatik hasi eta helmugara arte) edo alferrik galtzen da (gure etxeetan, jatetxeetan edo supermerkatuetan) gutxi gorabehera. Eta ez da garapen-bidean dauden herrialdeetako arazoa soilik (egia da horietan galera are handiagoa dela kontserbatzeko eta erabiltzeko teknika okerragoak erabiltzen dituztelako), baina hemen elikagai gehiago galtzen ditugu alferrik maila guztietan.

CL Circular produktu galkorren nazioarteko logistika sektorean sartuta dago. Prozesu delikatu hori egiteko, orain arte, oinarrizko sentsoreak erabiltzen ziren eta horiekin hozte-katea hautsiz gero erantzukizuna norena zen kontrolatzen zen gehiago sakondu gabe. Arazoen prebentziorik ez dagoela ikusita… Zer arazo motaz ari gara hizketan?

Urtero, itsasoko 800 milioi edukiontzi baino gehiago mugitzen dituzte, lurrez eta airez milaka milioi karga garraiatzen dira… eta denek izaten dituzte era guztietako arazoak. Bi gauza horiek kudeatzeko zailak dira (Suezeko kanalean hondoa jota geratu den itsasontzia, Panaman gertatu den lehortea, portuko pilaketa…), baina beste batzuk komunak dira: karga galtzea edo lapurtzea, kutsadura, ekipoen funtzionamendu txarra, giza akatsak… Arazo horietako asko, garaiz detektatuz gero, konpon daitezke.

Zer neurtzen dute garatu dituzuen sentsoreek (IoT berrerabilgarriak)?

Gaur egun, gure sentsoreek tenperatura, hezetasuna, kolpeak eta ateen irekiera neurtzen dituzte. Gainera, kargaren geolokalizazioa egiteko gai dira. 2024an, beste parametro batzuk gehitzea espero dugu: gas jakin batzuen detekzioa edo presio atmosferikoa, esate baterako. Eta, berrerabilgarriak izateaz gain, bizitza errazteko prestatuta daude haien alderantzizko logistikari esker. Izan ere, gure negozio-eredua sentsoreen alokairuan oinarritzen da.

Sektoreko enpresek adierazten dutenaren arabera, beren produktuak bermatuko lituzketen teknologia horiek oso ondo daude, baina “oso garestiak dira” eta, horrenbestez, ez dago horretarako aurrekonturik… Hala al da?

Bai; erregistratzaile tradizionalak 10 dolarreko USB sentsoreak dira; aldiz, denbora errealeko berriek 50 dolar baino gehiagoko kostua izaten dute. Ez dirudi asko, baina esportatzaile batek urtean frutaz betetako edukiontzi asko garraiatzen dituenean, aldea oso handia izaten da eta, ondorioz, nahiz eta abantaila ugari izan, ez dira teknologia berri horiek bultzatzen. Horregatik alokatzen ditugu gure sentsoreak, oso aurreratua den produktu baten fabrikazio-kostua hainbat erabileratan banatzeko. Gaur egun, lehiakideak baino askoz ere eskuragarriagoak gara eta horregatik ari gara oso bizkor hazten.

Produktu galkorren distantzia luzeko nazioarteko garraioaren monitorizazioan oso ezpeizalizatuta dagoen ETEa zarete. Zuen teknologia beste sektore batzuetan ere sar al daiteke?

Hornikuntza-kateetan arazo ugari daudenez, gero eta enpresa gehiagok jakin nahi du zer gertatzen den haien merkantziekin. Hori dela eta, badakite haien negozioaren zati kritiko hori digitalizatu beharra dutela. Horregatik, tradizioz garraio-fasean sentsorerik erabili ez duten sektoreak (altzairugintza, makinak, papergintza eta abar) hasi dira teknologia hori erabiltzen.

Zer aurreikuspen duzue CL Circularrentzat epe laburrera-ertainera begira?

Haztea eta hazten jarraitzea. Berriz inbertitzeko eta gure bezeroei, prebenitzeaz gain, logistikarekin lotutako beren datuetatik ikasteko aukera emateko, informazioa modu sistematikoan eta errazean zentralizatuz eta aztertuz.

Lotutako albisteak

17 urria, 2023 Basque Trade & Investment
Worldpats: “Gure helburua da atzerrira lan egitera doan langilea ahalik eta azkarren produktiboa izatea, beste kontu batzuez arduratu gabe”
Irakurri gehiago
21 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
Lontana Group: 75 urte industriaren garapen jasangarria bultzatzen
Irakurri gehiago
5 ekaina, 2023 Basque Trade & Investment
Ventipet: “Biriketako aireztapena ebaluatzeko erreferentziazko estandar berria izatea da helburua”
Irakurri gehiago
23 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
La Nave enpresaren farolak Asia eta Afrikako merkatuetaraino iritsi dira
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Lince: “Azken 5 urteetan patente kopuru handiena lortu duen gure sektoreko fabrikatzaile nazionala gara”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak