Intergune 2018. Maroko
Intergune 2018. Maroko
Argitalpenak 19 Marzo, 2018

Intergune 2018. Maroko, euskal esportazioen jomuga nagusia Afrikan

Maroko da euskal esportazioen Afrikako lehen jomuga, eta 2017an 18. postuan kokatu zen munduko rankinean. Euskadiko industrian garrantzi handia duten sektoreak (adibidez, automozioa, aeronautika edo energia berriztagarriak) hazkunde handia izan ari dira Marokon, Marokoko gobernuak sustatu dituen politika industrialei esker. Tanger Med Zone, aduana-zergarik gabeko eremua, garapen-gune bihurtu da automozio sektorearentzat, Renault enpresak Tangerren daukan […]

Maroko da euskal esportazioen Afrikako lehen jomuga, eta 2017an 18. postuan kokatu zen munduko rankinean. Euskadiko industrian garrantzi handia duten sektoreak (adibidez, automozioa, aeronautika edo energia berriztagarriak) hazkunde handia izan ari dira Marokon, Marokoko gobernuak sustatu dituen politika industrialei esker. Tanger Med Zone, aduana-zergarik gabeko eremua, garapen-gune bihurtu da automozio sektorearentzat, Renault enpresak Tangerren daukan lantegiari esker. Era berean, PSA Taldeak Kenitra hirian kokatzea erabaki du, eta baliteke Ford enpresa ere bertan ezartzea; hala, erabaki horiek direla medio, Maroko mundu mailako hub garrantzitsu bihurtzen ari da sektorearen barruan. Energia berriztagarriek, bestalde, gero eta garrantzi handiagoa dute, eguzkia eta haizea bezalako baliabideak ugariak direlako Marokon. Jardunaldian zehar ezagutzera eman dira Marokok gaur egun sektore horietan eskaintzen dituen negozio aukerak eta proiekzioa.

 

Irekiera instituzionala

 

Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Industria sailburuordea

Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak inauguratu du topaketa eta nabarmendu du Maroko oso kontuan hartu beharreko merkatua dela. Bere hitzaldian esan du, azken ekitaldiko balantza komertzialaren arabera, Afrikako lehen jomuga dela euskal esportazioentzat eta, geografikoki duen kokapen estrategikoari esker, beste merkatu batzuetarako ateak zabal ditzakeela. Kokalekuaren balio horren osagarri bezala

 

 

Ilham Khalil, Directeur Général de Tanger Med Zones (Cluster Industriel)

 

 

Automozio sektoreko mahaia

Arafa Bioudi, Automozio Ekosistemen zuzendaria eta M. Mohamed Lamghari, Animazio-zelulen Ekosistemaren arduraduna, AMICA (Association Marocaine pour l’industrie et le Commerce de l’Automobile)

 

 

Raquel Piñan, Nazioartekotzeko zuzendaria, ACICAE (Euskadiko Automobilgintza Klusterra)

 

 

Energia berriztagarrien sektoreko mahaia

 

Begoña Molinete, Euskadiko Energia Klusterreko arduraduna

 

Jalil Slimani, Nazioarteko Lankidetzaren Analista, MASEN (Marokon energia berriztagarrien kudeaketaz arduratzen den taldea)

 

SENER, Verónica Roselló, Noor 1 zentral termosolarreko proiektu zuzendaria

 

BATZ ENERGY, Aitor Lekue, Gerentea

 

 

Intergune 2018. Aurkezpenak

 

Lotutako albisteak

Lehengaien  Nazioarteko  Behatokia  2025ean  petrolioaren  prezioa  progresiboki  murriztuko  dela  aurreratu  du  Lehengaien  Behatokiak
06/03/2025 Nazioartekotzea

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak

Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako  automozioa:  Indiak  hub  estrategikotzat  duen  posizioa  indartu  du  automobilgintzako  industria  globalean
27/02/2025 Nazioartekotzea

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako  Vaca  Muerta  hobian,  35.500  milioi  dolarreko  inbertsioak  aurreikusi  dira  datozen  urteetarako  gas  naturalaren  arloan
26/02/2025 Nazioartekotzea

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D  Behatokia  S2  2024:  Europa,  Estatu  Batuak  eta  Indiaren  dinamismoak  aukera  berriak  ireki  ditu  Transmisio  eta  Banaketaren  sektorean

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Hazkunde  ekonomiko  apalak  eta  tentsio  globalek  2025eko  lehen  seihilekoa  baldintzatuko  dute

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute

BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.