INTERGUNE 2022 ekitaldiak aukera emango die euskal enpresei zuzeneko harremanak izateko 30etik gora instituzio, kluster, atzerriko merkatuan espezializatutako aholkularitza eta finantza-erakunderekin
INTERGUNE 2022 ekitaldiak –urriaren 26an eta 27an BECen egingo den euskal enpresen nazioartekotze foroak– networking-a eta atzerriko merkatuetan lankidetzan jarduteko aukerak izango ditu ardatz. Zehazki, ekitaldiko erakusketa-gunean elkarrekin bilduko dira instituzioak, finantza-erakundeak, antolakundeak eta esportazioarekin lotutako enpresak, hogeita hamar baino gehiago guztira.
Espazio hori bereziki diseinatu da, bai nazioartekotze prozesuan hasiberriak diren enpresentzat, eta baita ere atzerriko merkatuan esperientziaren bat izan dutenentzat. Kasu bietan, helburua da arlo horretan eskarmentua duten erakunde, enpresa zein profesionalen esperientziak ezagutzea.
Hala, enpresa interesatuek eskura izango dituzte 33 erakundetako (instituzioak, finantza erakundeak, antolakunde sektorialak eta atzerriko proiekzioari buruzko aholkularitzan espezializatutako konpainiak) profesionalen taldeak.
Instituzioei dagokienez, INTERGUNE 2022 ekitaldira doazen konpainiek posible izango dute harremanetan jartzea foro hau antolatu duen erakundearekin, hots, Basque Trade & Investment agentziarekin (SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko Nazioartekotze Agentzia), zeinak euren eskura jarriko baitu enpresentzako laguntza espezifikoei buruzko informazioa eta bere zerbitzuei buruzko baliozko zenbait datu. Agentziak ez eze, beste erakunde batzuek ere euren standak izango dituzte ekitaldian, hala nola Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Finantzen Euskal Institutuak (IVF-FEI), Kanpo Merkataritzako Institutuak (ICEX), COFIDES funts kudeatzaileak eta Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek.
Finantzen eta aseguruen arlotik (zeintzuen aholkularitza eta zerbitzuak oinarrizkoak baitira esportazio jarduerarako), presente egongo dira, besteak beste ELKARGI, Elkarrenganako Berme Sozietatea, CESCE (kreditua, kauzioa eta bermeak), eta baita ere Banc SABADELL, SANTANDER, BANKOA – ABANCA eta KUTXABANKeko hainbat ordezkari, bankuen nazioartekotzean espezializatuta daudenak.
Sektore-elkarteei dagokienez, bertan izango dira: ACICAE, Europan sortutako lehen automobilgintza klusterra; ACLIMA, Euskadiko ekoindustria eta ingurumen arloko zerbitzu eta produktuak biltzen dituena; AFM Clúster, fabrikazio aurreratu eta digitalaren ordezkaria; HEGAN, Euskadiko aeronautika eta espazio sektoreko klusterra; ENERGIA KLUSTERRA eta baita ere Mugikortasun eta Logistika arloko Klusterra. INTERGUNE 2022 ekitaldian presente egongo dira baita ere BILBAO PORT, UNIPORT eta EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROA.
Aholkularitza sektoreari dagokionez, ekitaldian izango dira: GERTUKO, Latinoamerikako operazioetan espezializatua; GRUPO AGEX, nekazaritza, galdaketa, siderurgia eta burdinbide sektoreetan zentratzen dena; GRUPO OTEIC eta TACEX by ATE, nazioartekotzeko konponbide integralei buruzko aholkularitza-zerbitzuak proposatzen dituztenak; ONURA CONSULTING, esperientzia handikoa merkataritza-prozesuak azkartzen; eta NEGOBIDE, laguntza-zerbitzu teknikoak ematen dituena Txina, India eta herrialde eslaviarretan.
Unibertsitateen presentzia
INTERGUNE 2022 ekitaldian euskal unibertsitateek ere gune propio bat izango dute, zuzenean ikusarazteko atzerriko proiekzioarekin lotutako erronkek gazteei eta enpresei dakarzkieten aukerak.
Bizkaia Talent eta Deusto Emprende ekimenek ere foro honetan aurkeztuko dituzte euren jarduerak, eta BasqueTrade-k informazio xehea emango du enpresen nazioartekotze arloan gaitzeko eskaintzen dituen unibertsitate-tresnei buruz. Aztergai hartuko dira talentu gaztea Euskadiratzeko erronkak eta laguntzak, eta ALUMNI SAREA aurkeztuko da (Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta UPV-EHUk partaidetua), esperientzia eta ezagutza batuko dituen plataforma berria.
Lotutako albisteak

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan
Asiako herrialde horretako enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den gobernu-agentziaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak jorratzeko asmoz

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa
Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.