Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Invest in Bogotá
Albisteak 10 Azaroa, 2022

Invest in Bogota eta BasqueTrade elkarlanean ari dira enpresei aukerak errazteko

Bogotako inbertsioa sustatzeko agentzia da, Bogotako Merkataritza Ganberaren eta Hiriburu Barrutiaren arteko ekimen publiko-pribatua.

BasqueTradek Kolonbian duen bulegoa aktiboki ari da lanean herrialde hartako osasunaren sektorean, bioosasunaren alorreko enpresei Kolonbiako merkatua ezagutzen eta jorratzen laguntzeko.  Horretarako, funtsezko hainbat eragilerekin harremanak ezarri dira: Invest in Bogota – Investment and events promotion agency’, lankidetza mantentzen den erakundeetako bat da.

Invest in Bogotá

Maria Isabella Munoz Mendez, ‘Invest in Bogota’-eko zuzendari berria, bizitza-zientzietako inbertsioen arduradunarekin batera, Euskadi bisitatu zuen bioosasunaren sektorea bertatik bertara ezagutzeko, eta horren harira, Basque Helath Cluser-eko presidentea eta Biolan Helath-eko CEOa den Asier Albizurekin bilera bat egin zen sektorearen, enpresa motaren eta abarren ikuspegi orokorra partekatu zuten.
Bestalde, Invest in Bogotako taldeak interesa agertu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Parkeen Sareko berrikuntza-sistema ezagutzeko, Bogotan parke zientifiko eta teknologiko bat garatzeko plan bat dagoelako. Bilera, Cristina Andrés Urarte Teknologia Parkeen Sareko Marketin eta Prospekzio arduradunarekin egin zen.

 

 

Invest in Bogotari buruz  

Bogotako Merkataritza Ganberaren eta Hiriburu Barrutiaren arteko ekimen publiko-pribatua da. Eskualdeko ekintzailetza-ekosistema antolatzen duen erakundea da, eta 2021az geroztik, Bogota Convention Bureau negozio-unitatea osatzen du, hirirako inpaktu handiko ekitaldiak erakartzeko.

Bere helburua nazioarteko inbertsio garrantzitsua erraztea da, bai eta munduko bilerak eta ekitaldiak erakartzea ere, Bogota-Eskualdeko garapen sozioekonomikoan, lehiakortasunean eta bizi-kalitatean laguntzeko, Latinoamerikan negozioak egiteko helmuga gogokoena izan dadin.

Lotutako albisteak

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

EJE&CONeko  Nodo  Norte  VIII  Topaketa:  Mugarik  Gabeko  Profesionalak
26/02/2025 Nazioartekotzea

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak

Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez
20/02/2025 Nazioartekotzea

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.