Maroko, Ipar Afrikako automobilgintzaren hub estrategiko nagusia
Hazkunde jarraitua gertatzen ari da Afrika iparraldeko hainbat herrialdetako automobilgintzaren sektorea
Hazkunde jarraitua gertatzen ari da Afrika iparraldeko hainbat herrialdetako automobilgintzaren sektorean, ibilgailuen ekoizpena nabarmen gehitu delarik. Industriaren garapena sektorearen birlokalizazioak eragin du neurri handi batean, Europako hornidura-kateen hurbiltasunarekin eta Txinan egoitza duten automobil-fabrikatzaileen inbertsioen gorakadarekin batera.
Gainera, kanpoko faktoreek, Itsaso Gorriko itsas-garraioan etenaldiak izateko etengabeko arriskua eta Bruselak eta Washingtonek Txinako ibilgailuei ezarritako merkataritza-mugapenak kasu, inguru erakargarri bihurtu dute eskualde hau euskal enpresak nazioartekotzeko.
Automobilgintza sektorearen azterketa Ipar Afrikan
SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren azken txostenak sakon aztertu du automobilgintzaren sektorea Ipar Afrikan, Maroko, Egipto, Aljeria eta Tunisiako merkatuei arreta berezia emanez. Dokumentuak sektorearen bilakaerari buruzko ikuspegi global eta eguneratua jaso du, herrialde horietako datu eguneratuak bilduz.
Automobilgintza sektore estrategiko bihurtu da Marokoko industria-sarean
Dokumentuaren arabera, Maroko da automobilgintzako industriaren hub produktibo nagusia Afrikako iparraldean. Sektorea zutabe estrategiko bihurtu da Marokoko industria-sarean, eta epe luzeko plan estrategikoak ditu abian ekoizpen-gaitasuna handitu ahal izateko. Europarekiko gertutasunari esker, osagaiak merkeago eta azkarrago esporta ditzake kontinentearen erdialdeko beste herrialde batzuek baino.
Horren harira, txostenak argi utzi du hainbat faktore direla Maroko enpresentzat helmuga erakargarri bihurtu dutenak: zona frankoak, merkataritza-akordio mesedegarriak, kostu operatibo lehiakorrak eta sustapenezko gobernu-politikak. Ondorioz, garrantzizko automobil-fabrikatzaileuak, Renault eta Stellantis kasu, Europar Batasuna, Turkia eta hainbat herrialde arabiarretako merkatu estrategikoekin merkataritza askeko akordioak dituen herrialde honetan finkatu dira.
Atzerriko inbertsioaren igoera
Automobilgintzan egiten den atzerriko inbertsioa Marokon, Egipton, Aljerian eta Tunisian biltzen da
Txostenak Egiptoren garrantzia ere azpimarratu du, izan ere, tokiko pizgarrien laguntzaz, automobilgintzaren industria indartzen ari da. Suezko kanalaren inguruan duen kokapen estrategikoak (merkataritza globalaren % 12 bertatik igarotzen da) posizio pribilegiatua ematen dio atzerriko inbertsioak erakartzeko. Ildo horretan, nazioarteko fabrikatzaile handiak, General Motors, BMW, Hyunday, Toyota eta Nissan kasu, Egipton lanean ari dira dagoeneko, bertako ekonomian inpaktu positiboa eraginez.
Era berean, Afrikako Kontinenteko Merkataritza Askeko Eremuaren (AfCFTA) sorrerak aukera berriak ireki ditu Afrika barruko merkataritza sustatzeko eta balio erantsi handiagoko ondasunen ekoizpena bizkortzeko.
Hala ere, azterketak zenbait defizit nabarmendu ditu Egiptoko automobilgintzan: azpiegitura sendoen falta, ezegonkortasun ekonomikoa eta interes-tasa altuak. Dena den, etorkizunari begira, aurreikuspenak nahiko positiboak dira, industriaren modernizazioa eta proiektu berrien garapena ardatz dituzten inbertsioen eraginez.
Aljeria da automobilgintzaren industria bultzatzen ari den eskualde honetako beste herrialdeetako bat, atzerriko zuzeneko inbertsioaren igoera nabarmenari esker. Gainditu beharreko erronken artean, inportazioekiko mendekotasuna, administrazioaren konplexutasuna eta azpiegiturarik eza azpimarra daitezke. Epe luzera, herrialdearen arrakasta Europar Batasunarekiko eta Afrikako beste merkatu batzuekiko merkataritza-harremanen egonkortasunaren araberakoa izango da.
Azkenik, Tunisia automobilgintzako osagaien garrantzizko hornitzaile bihurtu da Europako merkatuan, hurbiltasun geografikoagatik eta merkataritza-akordioengatik. Nolanahi ere, sektoreak ez du lortu Ipar Afrikako eremuan erreferentziazko merkatutzat posizionatzea, aduanen erregulazio zorrotzagatik, piezen inportazioekiko mendekotasunagatik eta burokraziagatik.
Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.
Zerikusia duten beste txosten batzuk:
- BT&Iren Automobilgintzako Behatokia
Munduko automozio-industriaren ikuspegi xehea eskaintzen du azterketa horrek, eta haren egituran, eragile nagusietan eta estrategietan jartzen du arreta, euskal enpresek negozio-aukerak aurkitu eta nazioartekotze-planak garatu ahal izan ditzaten. - Indiako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Italiako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Japoniako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Turkiako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Mexikoko automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Txinako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Brasileko automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Marokoko automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Argentinako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Txinako sektore automotrizak Europan duen azkundeari buruzko oharra
- Ibilgailu astunen elektrifikazioari buruzko txostena
Lotutako albisteak

Australia, merkatu estrategikoa energia, teknologia eta garraio arloetan euskal enpresentzat
Australia lehentasunezko merkatua bihurtu da Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategian. Ekonomia sendoa eta merkatu heldua dituen herrialdea da, baina euskal enpresen presentzia mugatua du oraindik. Hala ere, haren erakargarritasuna sektore estrategikoetan eskaintzen dituen negozio-aukerei esker mantendu da.

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak
AEBko merkatu aeronautikoak oso erakargarria izaten jarraitzen du, eta etengabe handitzen ari da, bidaiarien eta merkantziaren trafikoaren gorakada dela eta. Aukera handiak daude teknologia berritzaileak eskaintzen dituzten euskal enpreseentzat; bereziki, erregaiaren eraginkortasunean eta isurpenen murrizketan zentratuta dauden horientzat.

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak
Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean
Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan
Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean
Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute
BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat
Basque Trade & Investment-ek, sektore estrategiko horren egungo egoera aztertzen du bere azken txostenean, merkatu horretan sartu nahi duten euskal enpresei informazio erabilgarria emateko edo bertan duten presentzia indartzeko.

Behatoki Aeroespazialaren hirugarren edizioak pandemiaren osteko abiazioaren errekuperazio progresiboaren kontsolidazioa islatzen du
Euskal enpresek eskura dute jada Behatoki Aeroespazialaren hirugarren edizioa, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresen nazioartekotze enpresarialerako agentziak egina. Txosten estrategiko honek abiazio zibilaren merkatu globalaren bilakaera aztertzen du, sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko funtsezko datuak eskainiz.

Nazioarteko merkataritzak maximo historiko berriak lortu ditu 2024an, testuinguru global tentsionatu batean
Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriaren bitartez, BasqueTrade-k ziurgabetasun politikoak markatutako merkatu globalaren egungo egoera aztertzen du, nazioartekotutako euskal enpresei informazio estrategikoa eskaintzeko.