Ipar Amerikako 15 Estatuk euskal enpresak hautatu dituzte Estatu Batuetan inbertitzeko duten potentzialagatik
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta AEBetako Enbaxadak hainbat Estatutako ordezkariak ekarriko dituzte Bilbora, negozio-aukeretarako gune gisa aurkeztu dezaten beren burua.
Azalpen-jardunaldirako izena emateko eta B2B bileren eskaera egiteko, hemen
Ipar Amerikako 15 Estatutako gobernuek adierazi dute Euskadi herrialde ekonomiko erakargarria dela enpresa arloko inbertsioak atzemateko, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eginiko tramiteei esker. Hala, martxoaren 13an lan-jardunaldi bat egingo da Bilbon, zeinak Ipar Amerikako Enbaxadaren babesa ere bai baitu. Jardunaldi horretan, aipatu Estatu horietako ordezkariek beren merkatuak eskainiko dizkiete euskal enpresei merkatu horietan inbertitu eta negozioak egin ditzaten. Horrez gain, aukera egongo da banan-banako B2B bilerak egiteko ekitaldian bildutako ordezkariekin.
Enbaxadako kideez gain, Euskadira etorriko dira Estatu hauetako ordezkariak: Colorado, Florida, Georgia, Illinois, Indiana, Iowa, Kentucky, Ohio, Tennessee, Virginia, South Carolina eta Maryland, New Jersey, Pennsylvania eta West Virginia, azken lau horiek First Energy enpresaren eskutik –Estatu Batuetako energia konpainia garrantzitsuenetako bat da, zienak laguntza ematen dien Estatu horietan kokatzea edo haztea helburu duten enpresei.
Misio bakar batean Ipar Amerikako hainbat Estatutako ordezkaritza handiena ekarri duen ekintza hau Europako beste sei hiritan baino ez da egingo: Porton, Bartzelonan, Madrilen, Erroman, Milanen eta Vicenzan. Jardunaldian izena emateko eta bilera pertsonalak eskatzeko, jo spri helbidera.
Estatu Batuak lehentasunezkoak dira Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Plan Estrategikoan, beraz, 15 Estatu horien Bilboko misioa aukera paregabea da estrategiaren helburuak lortzen jarraitzeko. Gainera, Arantxa Tapia sailburua Estatu Batuetara joango da haiek hona etorri baino astebete lehenago zuzeneko enpesa- eta instituzio-misio batean, Euskadiren eta Estatu Batuen arteko merkataritza harremanak sendotzeko.
Jardunaldiak ordubete iraungo du eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Bilbon duen egoitzan egingo da, goizeko 11:00etatik 12:00etara. Ondoren, alde biko eta banan-banako bilerak egingo dira Estatu bakoitzeko ordezkarien eta inbertsioak handitu nahi dituzten edo Estatu horietan proiektu berriak garatu nahi dituzten enpresen artean, betiere aldez aurretik erregistratzen badira eta Estatu bakoitzak adierazitako interes sektorialen barruan kokatzen badira.
Merkataritza harremanak Euskadirekin
Estatu Batuak Euskadiko esportazioen hirugarren jomuga dira, Alemania eta Frantziaren atzetik. Hauek dira AEBetara esportatzen diren produktu garrantzitsuenak beren balio ekonomikoaren arabera: petrolioa, petroliotik eratorritako produktuak eta lehengai horrekin lotutakoak; errepideko ibilgailuak; burdina eta altzairua; metalezko produktu manufakturatuak eta makinak eta ekipo industrialak.
Esportazioek gorantz egin dute azken urteotan, salbu eta 2016an, urte horretan %10,50 jaitsi baitziren. Iazko azarora arte, %7,14ko hazkundea erregistratu zen 2017arekin alderatuta eta, aurreikuspenen arabera, aurtengo hazkundea 2017koaren berdina edo handiagoa izango da.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) erregistroen arabera, 80 baino gehiago dira Estatu Batuetan merkataritza edota produkzio ezarpenen bat duten euskal enpresak, zeintzuek 130 establezimendu baitituzte guztira. Horietatik 38 produkzio lantegiak dira, 58 ordezkaritza komertzialak eta 12 zerbitzu-enpresak.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.