World Economic Forumaren arabera, arlo ekonomikoan 150 urte geratzen dira industrian parekotasuna lortzeko, eta industria-sektoreko lidergo-posizioen % 19a baino ez dute emakumeek betetzen. Hauek dira Iratxe de las Hayas Smart Jidokako Managing Partnerrak Intergune 2022n emandako hainbat datu. ‘Emakumeak eta Nazioartekotzea’ panelean parte hartu zuen urriaren 26 eta 27an ospatutako Euskadiko nazioartekotze hitzorduan Bilbao Exhibition Centren. Basque Trade & Investement Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta SPRIk antolatu zuten.
Datu hauen inguruan Iratxe de las Hayas argia izan zen: “Emakumea nazioartekotzean presente egon behar da eta honen inkorporazioa azkartzeko baliabideak jarri behar ditugu”. Izan ere, gogorarazi zuenez, “nazioartekotzea estrategikoa da enpresentzat, eta funtsezkoa da ekonomia suspertzeko”. Zentzu honetan, estrategian eta lehiakortasunean aditua den de las Hayasek, askotarikoak diren enpresak berritzaileagoak eta produktiboagoak direla aipatu zuen, fakturazio-maila % 19 inguru handiagoa eta % 35 lehiakorragoak izanik.
Aldaketa hau lortzeko lau palankei egin zien erreferentzia Iratxe de las Hayasek: erantzunkidetasunean eta emakumeen eta nesken ahalduntzean heztea; gradu zientifiko-teknologikoetan (STEAM) nesken presentzia handitzea; industria gazteengana hurbiltzea eta emakumeentzat ere erakargarri bihurtzea; eta emakumezkoen ekintzailetza teknologikoa handitzea.
Hain zuzen ere, enpresen lehiakortasuna hobetzea da Smart Jidokaren helburu nagusia, ‘Lean Transformazioan’ (TL) adituak diren profesionalen talde batek osatutako aholkularitza. Hiru ardatz ditu: estrategiaren diseinua eta hedapena, prozesuen hobekuntza eta pertsonen garapena.
Smart Jidokan garrantzi berezia ematen diete pertsonei. “Pertsonak erakundeen erdigunea dira eta, horregatik, enpresek beren garapenean inbertitu behar dute”-la dio de las Hayasek, eta, “horregatik, balio handikoa da konfiantzazko inguruneetan lan egiten duten, eta sormena eta berrikuntza sustatzen duten askotariko taldeak gogoan izatea.”
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?