Ireki da epea “Araba Interkoop 2020” laguntza-programarako
Araba Interkoop 2020 laguntza-programa ireki du Arabako Foru Aldundiak Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze-prozesuetan lankidetza sustatzeko, baita Arabako enpresen arteko lankidetza ere, nazioartera elkarrekin atera daitzen.
Laguntzak 2020ko apirilaren 1eko 14:00ak arteko epea izango du irekita, eta “Nazioartekotzerako Enpresa Lankidetzako” proiektuen garapenari zuzendutako jardunak subentzionatuko ditu, hala nola lankidetza teknikoa, komertziala, finantzarioa edo bestelakoa beste herrialde batzuetako enpresekin, baita Arabako enpresen arteko lankidetza ere nazioartera elkarrekin atera daitezen. Betiere laguntzaren eskaeraren ondoren garatzen badira eta 2021eko irailaren 15a baino lehen egikaritzen badira.
Honako hauek daude gastu subentzionagarrien artean:
- Nazioartekotzean espezializatutako kanpoko profesionalei edo zerbitzu profesionaletako enpresa edo erakundeei kontratatutako lanak, baita proiektuaren garapenari lotutako beste gastu batzuk ere.
- Bidaia- eta alojamendu-gastuak, mantenua kanpo.
- Atzerrian egiten diren nazioarteko azoketara joatea.
- Komunikazio-gastuak proiektu bakoitzeko 300.000 euroko gehieneko mugarekin.
- Webguneak egokitzea, publizitatea sortu eta atzerriko komunikabideetan eta Interneten txertatzea, sustapen-materiala, itzulpen-zerbitzua.
- Ibilgailu eta taxien alokairu-gastuak.
- Inbertsio-gastuak proiektu bakoitzeko 20.000 euroko gehieneko mugarekin: prototipoak garatzea, produktuak aldatu edo egokitzea nazioarteko merkatuetan sartzeko, helmuga-merkatuan produktua erregistratzea: homologazioak, ziurtapenak eta nazioarteko marka, softwarea erostea edo lankidetza-proiekturako beharrezkoak diren plataforma teknologikoak garatzea.
- Barne-gastuak: langileen soldatak, Gizarte Segurantzarako enpresa-kotizazioak barne, langilea bidaian dagoen egunei dagokien proiektuari zuzenean lotuta.
Laguntzen zenbatekoari dagokionez, dirulaguntzaren % 80 ere lortu dezakete proiektuek, 120.000€-ko mugarekin:
- Nazioarteko lankidetza-proiektu baten erakunde bultzatzaile liderrak: % 80raino, proiektu bakoitzeko 120.000,00 €-ko mugarekin
- Nazioarteko lankidetza-proiektu batean barne hartutako ETEak, betiere Arabako bi enpresak edo gehiagok parte hartzen badute: % 60raino, proiektu bakoitzeko 60.000,00 €-ko mugarekin
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, enpresen nazioarteko sustapenean esperientzia kontrastatua dutenak: % 60raino, proiektu bakoitzeko 60.000,00 €-ko mugarekin
- Nazioarteko lehiaketa-prozesuetara edo lizitazioetara sartzera bideratutako proiektuak: % 60raino, proiektu bakoitzeko 10.000,00 €-ko mugarekin
- Nazioartekotze-proiektu indibiduala duten ETEak: % 40raino, proiektu bakoitzeko 30.000,00 €-ko mugarekin
Laguntzan interesatuta bazaude, laguntza eskatzeko informazio guztia eta beharrezko dokumentazioa Arabako Foru Aldundiaren webgunean eska dezakezu. Zalantzarik baduzu, informazio gehigarria eska dezakezu +34 945 181818 telefono-zenbakian (52323 eta 52182 luzapenak) edo interkoop@araba.eus helbidearen bidez
info+, HEMEN
Gogoratu, 2020ko apirilaren 1eko 14:00ak arte egongo da irekita epea.
Iturria: AlavaEmprende
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere