Irizar e-mobilityk kontratu bat sinatu berri du zero igorpen modeloko 15 autobus egiteko Aix en Provence hiriarentzat
Irizar e-mobility enpresak elektromugikortasun irtenbide osoak eskaintzen ditu hirientzat eta kontratu bat sinatu berri du RDT 13rekin. Irizar ie tram zero igorpen modeloko 12 metroko 15 autobus eta haien kargarako azpiegiturak egin eta mantentzea jasotzen du kontratuak.
Zerbitzu maila handiko autobus horiei (BHNS) L’Aixpress izena jarri diete eta Aix en Provence hiriko mendebaldea eta hegoaldea lotuko dituzte. Linean 7,2 kilometro izango ditu, Krypton aparkalekua eta Saint-Mitre parkearen artean, eta 19 geltoki izango ditu batetik bestera 350 m inguruko tartearekin. 5 minutuz behin abiatuko dira eta hainbat puntu garrantzitsutatik pasatuko dira: unibertsitatea, SNCF geltokia, Rotonde plaza, autobus geltokia eta ZAC Jas-de-Bouffan. Auto pribatuaren ordezko aukera erakargarri, berritzaile eta eraginkorra eskainiko dute.
Proiektu honetarako aurreikusten da, linea bakoitzaren hasieran eta bukaeran aukerako karga estazioak jartzea pantografo bidez eta karga inteligenteko beste batzuk kotxe-tokian.
Irizar ie tram berria, kasu honetan 12 metrokoa, Irizar Taldearen teknologiaren emaitza da, bai elektronikaren eta komunikazioen arloan eta baita sistema nagusietan ere: power traina, baterien moduluak eta kargarako sistemak.
Lehen ibilgailua 2019ko apirilean entregatuko da eta gainerakoak urte bereko irailerako izango dira martxan, BHNS L’Aixpress línea prest egon bezain laster.
Lotutako albisteak

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa