Itsasoko energia berriztagarrien erabilera sustatzeko asmoarekin, Ditrelek iturri hauen denborak eta kostuak murrizteko proiektu bat abiarazi du Eskozian
Ditrel Industrial SL euskal enpresak, offshore itsas energiaren kostuen murrizketen arloan aurrera egiteko asmoarekin, proiektu berri bat hasi du Eskozian. Ekimenaren helburua iturri berriztagarri mota horren garrantzia handitzea da, bideragarritasun ekonomikoaren eta teknologikoaren bidez.
Horretarako, aurten Ditrelek Subsea Electrical & Mooring Connector (SEMC) proiektuan murgilduta dago aurten, Wave Energy Scotlanderen bidez, itsasoko energia berriztagarriaren instalazioa, operazioa eta mantentze kostuak murrizteko.
1983an Gasteizen sortutako euskal enpresa txiki hau bere produktu-eskaintzaren barruan energia berriztagarrien itsaspeko konektore espezifiko bat dauka. Ditrelen konektorea itsasoko olatuen, itsas korronteen eta iturri eolikoaren energia hartzen duten gailuetan erabiltzen da, eta itsaspeko banaketa elektrikoaren sarera konektatzen ditu (ikusi bideoa). Merkatuan dauden mota horretako gainerako soluzioak petrolio-sektoretik datoz, baina Ditrelena energia berriztagarrietarako espezifikoa da. Horrek oso kostu handiak izatea saihesten du eta konexio eta deskonexio prozesu konplexu eta garestienak saihesten ditu, enpresatik azaldu dutenez.
Eskoziako proiektuak konektore honen egoeran aurrerapen bat da. Ditrelek aurten bere konektorea hainbat herrialdetan ezartzen ari da lehen aldiz, konkretuki AEBetan -olatuen energia-kaptadore baten sare elektrikorako konexioa-, Italian -aurten Reggio Calabriako kostaldean olatuen energiarako iturri anitzeko plataforma bat instalatuko da, offshore eolikoa eta akuakultura konbinatuarekin– edo Espainian –offshore haize-plataforma handi bat Kanariar Irletan-.
Apustu berri honen gakoa konexio elektrikoko eta ainguratzeko operazioen bateratzea da, eta horretarako ontzi espezifikorik behar izan gabe. Konektorearen berrikuntzek maniobra-denbora murriztuko dute, ekintza sinpleagoei eta edozein ontzi-motaren erabilerari esker. Era honetan, operazioak orain arte baino fase meteorologiko laburragoetan egin ahal izango dira.
Zehazki, linea elektrikoetarako eta ainguratze-lineetarako konexioa 36 ordutik 14 ordura murriztea da helburua, kostuen % 50eko murrizketarekin. Proiektu hau Ditrel euskal enpresak zuzentzen du, eta Tecnaliarekin (Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen zentro teknologikoa eta BRTA aliantzaren kidea) eta 4c Engineering Eskoziako ingeniaritzarekin elkarlanean garatuko du.
Lurreko goi-tentsioko lineetatik itsas energiara
Ditrel, berez, sektore elektrikotik datorren enpresa bat da, eta bi hamarkada inguru eman ditu lurreko goi-tentsioko linea elektrikoetarako elementuak fabrikatzen. 2010ean bere lana dibertsifikatzeko bidea hasi zuen enpresak, eta 2014an lortu zuen, Tecnaliaren eskutik, offshore itsas energiari lotutako proiektu batekin. 2017an konektorearen lehen entseguak egin ziren benetako ingurune batean, Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) delakoan, eta, ordutik aurrera, enpresak hainbat herrialdetako eskaerak jaso ditu.
Ditrelek Seapower proiektuan ere parte hartzen du. Proiektu hori Hazitek programak finantzatzen du, eta potentzia handiko offshore eolikorako sistema osagarriak garatzen ditu, beste euskal enpresa batzuekin batera. Hazitek SPRI Taldeak euskal enpresen I+Ga bultzatzeko erreminta bat da, tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, edo Emaitek bezalako programen bidez ere lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.