IZAR Cutting Tools Txinara heldu da
Ebaketa erreminten fabrikatzaileak, bere produktuen salmenta esklusibora bideratutako denda bat inauguratu du Asiako herrialdean
Ebaketa erreminten fabrikazioan diharduen IZAR Cutting Tools enpresa bizkaitarrak, bere produktuen salmenta esklusiborako saltoki bat inauguratu du Txinako Dongguan hirian.
Salmenta tokia, “Cutting Tools City” moduan ezaguna den hiriko toki estrategikoetako batean kokatuta dago, hots, barauts, fresa eta bestelako ebaketa erreminten zenbait banatzaile biltzen dituen merkataritza gunean, euskal konpainiak komunikatu batean jakinarazi duenez.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.