Japoniak Euskadirekin partekatuko du 5.0 gizartean aurrera egiteko estrategia
Eragile publikoak eta pribatuak elkarrekin lanean ari dira, gizarte “oso adimenduna” lortzeko, non ziber mundua eta mundu erreala ederki integratzen baitira
Erakunde-bilerak, automobilgintzaren sektorearen bisitak, ACICAErekin batera, eta Gestampen inaugurazioa, Tapiak Japoniara egingo duen hurrengo erakunde-bidaiaren eginkizunetako batzuk
Japonia herrialdeko eraldaketan dago murgilduta, eta enpresak eta erakunde publikoak estrategia eta politiketan ari dira lanean, herrialdea munduko lider izateko “gizarte oso adimenduna” sortzen. 5.0 gizarte izenekoa ederki konektatuta dagoen gizartea da, oso eraginkorra eta inklusiboa, eta ziber mundua eta mundu fisikoa erabat integratzen dituena.
Tokion, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak eremu horretan erakunde publikoak eta pribatuak egiten ari diren ekimenak ezagutu ditu. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburua, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordearekin, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusiarekin eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariarekin batera, KEIDANREN Japoniako Enpresen Federazioko arduradunekin batu da.
5.0 gizartea
KEIDANRENen herrialdeko 1.376 enpresa adierazgarri daude, 109 industria-elkarte nazional eta eskualdeko 47 erakunde ekonomiko. Honako eginkizun hau du: enpresa, pertsona eta tokiko erkidegoen bizitasuna aprobetxatzea, Japoniako ekonomiaren garapenean laguntzen duten erakunde-jarduerak eta Japoniako gizarte osoaren bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatzeko.
KEIDANRENen lanaren oinarri den ekimenaren bidez, Japonia berreraiki nahi da, 5.0 gizartearen bidez. Erreforma zorrotzak eta egokitzapenak planteatzen dituzte hainbat arlotan, besteak beste, administrazio publikoan, lege-sisteman, teknologian, enpresa-erakundeetan, lanean edo hezkuntzan.
Datozen orduetan, Euskadiko ordezkaritza Japoniako Gobernuko Kabineteko Bulegoarekin ere batuko da, izan ere, Interneteko sareak bizitzako eremu guztietan gehiago erabiltzeko plan handiaren buru da. Ez dute fabrikaziora bakarrik mugatu nahi eta, ordea, beste eremu batzuetara ere zabaldu nahi dute, hazkunde ekonomikoa, gizarte osasungarria eta urte askokoa izatea eta gizarte-eraldaketa sustatzeko.
Helburu horiek betetzeko, lankidetza estua lantzen ari da ikasketa-munduaren, industriaren eta gobernuaren artean.
Energia berriztagarria, offshore energia eolikoa
Sailburua, halaber, NEDO – Energia Berriak eta Ingustria Teknologia Garatzeko Erakundeko goi-karguekin batu da. NEDOko arduradunek Bilbora pasa den udan eginiko bisitaren ondoren, gaurko bileran euskal industriak energia berriztagarrien eremuan, batik bat energia eolikoan, duen gaitasunean eragiteko balio izan du, bai eta Euskadi zein merkatu eta teknologiatan den lider erakusteko ere. Bileran, NEDOk eta Euskadiko ordezkaritzak euskal eta japoniar enpresen artean egon daitezkeen sinergiak eta ezar daitezkeen lankidetzak aztertu dituzte.
NEDOk I+Gra bideratutako politikak sortu eta laguntzak kudeatzen ditu Japonian, bi helbururekin: energia berriztagarrien bidez energia politikak ezartzea eta industria teknologiak hobtzea.
Euskadira eginiko bisitan Haizea Wind edo Windbox bisitatu zuten.
Automobilgintza
Datozen egunotan, ordezkaritzak, ACICAE – Euskadiko Automobilgintzako Klusterreko kideekin batera, Honda, Toyota eta Bridgestonen instalazioak bisitatuko ditu, eta, bertan, hiru konpainiek automobilgintzaren sektorean egiten duten etorkizuneko proiekzioa aztertuko dute.
Ostegunean, sailburuak Gestampek Japonian duen instalazio berriaren inaugurazioan parte hartuko du.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen