Jardunaldi baten bidez, euskal enpresek Horizon Europa programa ezagutu ahalko dute
Datorren apirilaren 29an, ostirala, euskal enpresek Horizon Europa Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Programa berria ezagutzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak, Innobasquek eta EEN Basque Partzuergoak (Enterprise Europe Network) antolatutako jardunaldi bat izango da. Ekitaldiaren helburua programa honetan euskal konpainien parte-hartzea sustatzea da.
Bertan, ZTBESko enpresek eta eragileek Horizon Europan duten parte-hartzea sustatzeko ezarritako neurrien berri emango dute. Jadanik urte bateko ibilbidea du honek, eta Horizon 2020 programan lortutako emaitzen balantzea ere egingo da.
Hitzordua 9:30etan izango da Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko Auditorioan, Donostian, eta enpresei, klusterren antolakunde dinamizatzaileei, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei, I+G+b arloan eta Europako I+G+b Programan espezializatutako aholkularitza-enpresei zuzenduta dago.
Jardunaldiak helburu anitz ditu: I+G+bren nazioartekotzeak Euskadin duen ekarpenari eta eraginari balioa ematea; Horizon Europak euskal enpresentzat dituen aukerak aurkeztea; Horizon 2020n lortutako emaitza onen berri ematea eskualdearen parte-hartzeari buruzko txostenarekin; ‘Enpresek Horizon Europan parte har dezaten laguntzeko estrategia’ aurkeztea, ZTBP 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan; eta I+G+b nazioartekotzea sustatzeko neurriei buruzko informazioa ematea, EEN Basque (Enterprise Europe Network) hitzarmen berria aurkeztuta.
Ekitaldiari hasiera eman ondoren, eztabaida-mahai baten bidez Horizon 2020 programaren emaitzak aztertuko ditu, hurrengo partehartzaileekin: Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentziako, Innobasqueko, zuzendari nagusia; Cristina Ortega, AVSko espaxio zuzendaria; Patxi Samaniego, Etxe-tarreko Berrikuntza zuzendaria; eta Gorka Litago, Walter Pack enpresako I+G saileko teknikaria.
Hitzaldi nagusia Carlos Morais Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteriaren Europako Komisariako kabineteko kideak eta Mariya Gabriel Europako Batzordeko ordezkariak emango dute. Bertan, Horizon Europaren programaren joera eta eraldaketa globalak eta planteatutako erronkei egindako ekarpenak aztertuko dira.
Horizon Europaren aukerei buruzko mahai-inguru batek, Aitor Urcelai SPRI Taldeko zuzendariak moderatuta, hainbat gai interesgarri jorratuko ditu: nola lagun diezaiekeen Horizon Europak enpresei, deialdi interesgarriak, enpresek programan parte hartzen laguntzeko estrategia eta Enterprise Europe Network, ETEen I+G+Bko jarduera nazioartekotzeko tresna.
Estíbaliz Hernáez Laviña Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen hitzaldiarekin amaituko da jardunaldia. Hemen ikus dezakezu programa osoa eta izena eman.
Lotutako albisteak

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan
Asiako herrialde horretako enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den gobernu-agentziaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak jorratzeko asmoz

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa
Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.