Nazioartekotzea
Albisteak 31 urria, 2019

Javier Zarraonandia Industria Sailburuordeak euskal enpresa eta industria sarearen gaitasunak aurkeztu ditu Milanen

Javier Zarraonandia Industria Sailburuordeak euskal enpresa eta industria sarearen gaitasunak aurkeztu ditu Oil&Gas sektoreko Maire Tecnimont industria-talde italiarrak Milanen dituen instalazioetan, Spri Taldeak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez antolatutako bisitaren barruan. Bileran, Energia Klusterrak eta Fluidexek ezagutzera eman dituzte euskal enpresek sektore honetan dituzten gaitasunak.   Sektorearen interesak eta euskal enpresek balia ditzaketen negozio-aukerak bertatik bertara […]

Javier Zarraonandia Industria Sailburuordeak euskal enpresa eta industria sarearen gaitasunak aurkeztu ditu Oil&Gas sektoreko Maire Tecnimont industria-talde italiarrak Milanen dituen instalazioetan, Spri Taldeak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez antolatutako bisitaren barruan. Bileran, Energia Klusterrak eta Fluidexek ezagutzera eman dituzte euskal enpresek sektore honetan dituzten gaitasunak.

 

Sektorearen interesak eta euskal enpresek balia ditzaketen negozio-aukerak bertatik bertara ezagutzea da, 45 herrialdetan ia 9.300 langile dituen multinazional italiarrerako bisitaren helburua. Bileran izan dira Paolo Mondo, multinazionaleko presidenteordea; Renato Di Loreto, erosketa-arduraduna, eta erosketa saileko sei zuzendari sektorialak.

 

Zarraonandiak berariaz nabarmendu du gure herriko enpresa sare garrantzitsua, balio erantsi handiko produktuak eta zerbitzuak hornitzeko gaitasuna duena, eta nazioarteko merkatuetan eta aliatuetan duen lekua zabaltzeko asmotan dabilena.

 

Maire Tecnimont konpoainiak 3.647 milioiko fakturazioa egin zuen 2018an eta 6.600 milioi euro inguruko eskari-zorroa du. Ildo horretan, bilerak sekulako aukera ekarri die euskal enpresei, proiektu globaletan parte hartuz negozio-aukera berriak egiteko aukera ireki dielarik.

 

Multinazionalak 3.000 milioi euro inguruko balioa duten proiektuen esleipena lortu zuen iaz eta industria petrokimikoa, ongarriak, findegiak, elektrizitatea eta energia berriztagarriak dira bere jarduerako negozio-unitate nagusiak. Haren esku daude dentsitate baxuko polietileno-lantegien instalazioaren nazioarteko merkatuaren erdia eta ongarrien sektoreko urea-lantegietarako teknologia-emakiden % 54, hidrogenoaren arloko eta sulfuroa berreskuratzeko 250 proiektu baino gehiago bideratu ditu, eta egun ia milioi erdi familiaren behar energetikoak estaliko dituen Mexikoko parke eolikorik handienaren eraikuntzan murgilduta dago.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.