Jorge Fernández, Euskadik Estatu Batuetan duen ordezkari berria, SPRI Taldeko Nazioartekotze arlotik ateratako profesionala da
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetarako ordezkari izendatu du Jorge Fernández Quintela, Ander Caballero Barturenek utzi duen kargua betetzeko. Euskadiko ordezkaritzaren egoitza New Yorken egongo da hemendik aurrera.
Jorge Fernándezek lotura profesional estua izan du nazioartekotzearekin, atzerriko inbertsioak atzemateko prozesuekin eta kanpo merkataritzarekin, horiek baitira SPRI Taldearen barruan landu dituen arloak.
Funtsean, bederatzi urtez izan da SPRI Taldearen kanpo bulegoetako ordezkaria (Polonian eta Mexikon), eta azken hiru urteotan Invest in the Basque Country lantaldeko kide izan da, zeinaren helburua baita inbertsioak atzematea.
Horren aurretik enpresa pribatuetan aritua da, esportazio, nazioartekotze edota nazioarteko merkaturatze arloetako lantaldeetan.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.