Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Wendy Drukier Embajadora CANADÁ
Nazioartekotzea
Albisteak 22 iraila, 2021

Kanada, lehentasunezko herrialdea euskal enpresen jarduera komertzialerako

Wendy Drukier Kanadako enbaxadorearen bisita dela eta, Basque Trade & Invesment agentziak Euskadiren eta Kanadaren arteko harreman komertzialak indartzeko interesa azaldu du. Kanada munduko bederatzigarren ekonomia da, eta hogeita batgarren dago Euskadiko esportazioen zerrendan. Horregatik, Industriaren Garapen eta Nazioartekotze Plan berriak (2021-24) lehentasunezko herrialdeen artean kokatzen du Kanada, eta horrek esan nahi du SPRI Taldeko […]

Wendy Drukier Kanadako enbaxadorearen bisita dela eta, Basque Trade & Invesment agentziak Euskadiren eta Kanadaren arteko harreman komertzialak indartzeko interesa azaldu du.

Kanada munduko bederatzigarren ekonomia da, eta hogeita batgarren dago Euskadiko esportazioen zerrendan. Horregatik, Industriaren Garapen eta Nazioartekotze Plan berriak (2021-24) lehentasunezko herrialdeen artean kokatzen du Kanada, eta horrek esan nahi du SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak bere ahaleginak indartu behar dituela herrialde hartan, aukerak eskaintzeko euskal enpresari.

Kanadako Enbaxadarekin batera, lankidetzarako esparru berriak aztertuko dira jarduera komertziala bultzatu ahal izateko hainbat sektoretan, besteak beste hauetan: “foodtech”, adimen artifizialarekin eta zibersegurtasunarekin lotutako teknologiak, sektore aeronautikoko osagaiak, itsasoko energien eta hidrogeno berdearen garapena edo gailu medikoak. Momentuz, Euskadiko esportazioak siderurgia, automozio eta ekipo mekanikoen sektoreetan zentratzen dira.

Aurreikusten da 2022an misio komertzial bat egingo dela Europako SME Agentziak (EASME) bultzatutako ProSME proiektuaren karietara, eta aukera hori aprobetxatuko da euskal enpresek Kanadako lizitazio publikoen merkatuan parte har dezaten sustatzeko. Basque Trade & Investment Agentziak Kanadako organismo eta erakundeekin sor litezkeen lankidetzak aztertuko ditu. Gaur egun badago lankidetza-akordio bat Québec probintziarekin, aukerak garatzeko sektore aeroespazialean eta adimen artifizialarenean.

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan helbide honetan: agavin@basquetrade.eus

Wendy Drukier Embajadora CANADÁ

Lotutako albisteak

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
06/03/2025 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Singapurrek  eta  Euskadik  negozio-aukera  berriak  esploratuko  dituzte  energia  berriztagarrietan  eta  biozientzietan

Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan

Asiako herrialde horretako enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den gobernu-agentziaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak jorratzeko asmoz

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.