Kimua, karga handiak manipulatzeko enpresa, bere jarduera digitalizatzeko helburuarekin
Kimua Group karga handiak manipulatu, jaso eta garraiatzeko ingeniaritzan espezializatuta dago. Bere bezeroak, batez ere, ‘Wind onshore’ eta ‘wind offshore’, trenbide, instalazio zientifiko handien edo siderurgia sektoreetakoak dira. Besteak beste, General Electric, Siemens eta Nordex multinazionalak ditu bere bezeroen artean, eta Alemanian, Frantzian, Estatu Batuetan eta Indian jarduten du. Izan ere, Kimuak bere jardueraren % 50 baino gehiago atzerrian egiten du.
Lizartzan (Gipuzkoa) egoitza duen enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira: makinen diseinua eta fabrikazioa, renting-a eta manipulazioaren eta finkatzearen inguruko prestakuntza. Bere proba-banku propioa ere badu, Lamia izenekoa. Banku hau modularra, monitorizatua eta eramangarria da, eta hainbat proba egiteko aukera ematen du, hala nola flexio-, trakzio- eta tortsio-probak. Gainera, monitorizazioa laserrarekin edo teknologia estentsiometrikoaren bidez egin daiteke, piezen portaerari buruzko datu gehiago lortzeko.
Kimuaren helburuetako bat bere digitalizazio ahalmenean eboluzionatzea da, eta SPRIren Hazitek programari esker, bere jarduera zerbitizatzeko eta digitalizatzeko prozesu batean murgildu da. “Aitzindariak gara data loging zerbitzuak ematen eta logistika adimenduneko biltegiak egiten”, azpimarratu du Begoña Zubelzu Kimuako merkataritza arduradunak.
Beste helburuetako bat kalitate goreneko jarduera jasangarria lortzea da. Begoña Zubelzuren arabera, “gure instalazioetan ekintzak martxan jartzen ditugu gure jarduera ahalik eta jasangarriena izan dadin, berrerabilpenaren eta energia garbien bidez”. Era berean, egiten dituen diseinu guztiak eko-diseinuak dira eta jasangarritasun-estandarrekin egiten dira.
Etorkizunari begira, industria kargak manipulatzeko soluzioetan erreferente izan nahi du Kimuak, eta digitalizazioan eboluzionatzen jarraitu nahi du. “Adimen artifiziala garatu nahi dugu, soluzioak autonomoak izan daitezen”, gaineratu du.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
Lotutako albisteak

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Etxetar, errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako ekoizpen-sistema aurreratuak egiten dituen munduko ingeniaritza liderra
Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko dirulaguntza-programa jaso du eta proiektu bat egin du freno-diskoen kutsadura mugatzeko.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.