Kunshan-eko agintariek Txinan kokatuko euskal enpresa batzuk saritu dituzte
Kunshan-eko Qiandeng hiriko agintariek “Qiandeng-en kokatutako atzerriko 10 enpresa onenen 2019ko Saria” eman diete GESTAMP eta ORKLI euskal enpresei. Ekonomia eta Merkataritza Sustatzeko Jardunaldiaren esparruan, FAGOR EDERLAN “Gehien hazi diren 10 enpresetako bat” bezala saritua izan zen, MONDRAGON ASSEMBLYk “Epidemien aurkako Bermean Ekarpen Nabarmena egin duten enpresen Saria” jaso zuen eta GESTAMP, gorago aipatutako saria jasotzeaz gain, “Qiandeng hirian zerga gehien ordaintzen duen hamar enpresetako bat” bezala aitortua izan zen
GESTAMP enpresa multinazional bat da, autoentzako metalezko osagaiak diseinatu, garatu eta fabrikatzen dituena. Konpainia 1997an sortu zen, helburutzat harturik diseinu berritzaileko produktuen sorkuntzan espezializatutako profil teknikoko hornitzaile global izatea. Harrezkero etengabe hazi da, produktu eta teknologia berriak txertatuz eta nazioartekotzea sustatuz, presentzia duelarik 20 herrialde baino gehiagotan.
Kunshan “Suzhou handi”ko hiri satelite bat da, Txinako Herri Errepublikako Jiangsu probintzian kokatua dagoena. Konderri-hiri gisa administratzen da eta eskualdeko bigarren handiena da. MONDRAGON Korporazioak parke industrial propio bat inauguratu zuen han 2007an, eta gaur egun gune erakargarri eta garrantzitsua da Euskadiko beste antolakunde eta enpresa batzuentzat. Une honetan, talde kooperatiboaren 22 lantegi baino gehiago daude Txinan, eta han kokatutako enpresa garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Orkly, Maier, Cikautxo, Batz, Fagor Ederlan Copreci, Loramendi eta Kide.
MONDRAGON ASSEMBLYk 40 urtetik gorako esperientzia du automatizazioan, hau da, mundu mailako erreferenteak dira mihiztadura ekipoetan eta linea automatikoetan, eta kalitate goreneko konponbideak eskaintzen dizkiete beren bezeroei, euren beharretara egokitzen direlarik. Espezialistak dira mihiztadura-prozesuak automatizatzeko hainbat motatako ekipoen diseinu, fabrikazio eta instalazioan, eta teknologia berrienez hornitutako konponbideak eskaintzen dituzte, eraginkorrak eta kalitate bikainekoak. Taldeak bost ekoizpen-lantegi dauzka atzerrian: Mexikon, Frantzian, Alemanian, Txinan eta Brasilen. Horiez gain, filial bat ere badu Indian. Gainera, bulego komertzialen sare estrategiko bat du mundu mailako ekonomiako lider diren herrialdeetan.
ORKLI 1974an sortu zen “Goierri inguruko familietako gurasoek hartutako konpromisoari esker eta emakumeentzako lanpostuak sortzeko helburuarekin”. Multzo magnetiko, termopare eta erradiadoreentzako balbulen fabrikazioari ekin zion. Gero Mondragon Korporazioan sartu zen, eta prozesuak automatizatzen hasi zen. Azkenik, 2000. urtean nazioartekotze-prozesua jarri zuen martxan bere lehen filiala irekiz, non eta Kunshan-en.
FAGOR EDERLAN mundu mailako liderra da automozio sektorerako “Chassis”-en eta “Powertrain”-en osagaietan. Bere etorkizuneko estrategiaren oinarriak dira berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzea eta ingurunearekin konprometitutako kooperatiba izatea, azken horrek “beste inor ez bezalakoak” eta “desberdinak” bihurtzen dituelarik . 2003an abiatu zuen bere atzerriko proiekzioa: galdaketa eta ekoizpen lantegi bat jarri zuen martxan Extrema – Minas Gerais hirian, Brasilen.
Lotutako albisteak

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.