Kupsak bernizak eta pinturak fabrikatzen eta esportatzen ditu lau kontinentetan
Kupsa Coatings enpresa Oionen (Araba) kokatuta dago, eta 50 urte baino gehiago daramatza akabera industrialen esparruan lan egiten, bernizak eta pinturak fabrikatzen hain zuzen ere. Hiru negozio-eremu nagusi ditu: altzarien eta arotzeriaren fabrikazioa, pieza metalikoen bernizazioa eta industria-sektorea, metalena, plastikoan, beiran, hormigoian eta abarrean bernizak aplikatuz. Gaur egun, enpresak 171 langile ditu.
Oionen duen egoitzaz gain, penintsulan banatutako ordezkaritzak ditu (Pontevedra, Kordoba, Valentzia eta Murtzia), baina are gehiago nabarmentzen da nazioartean duen presentzia. Gaur egun, konpainiak filialak ditu Polonian, Mexikon eta Indian. “Enpresa modu ordenatuan hasi zen nazioartean merkatuak bilatzen laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran. Konpainiak une bakoitzean dituen gaitasunekin bat datorren prozesu mailakatua izan da, eta gaur egungo egoera eragin du prozesu horrek. Iaz fakturazio osoaren ia herena kanpoan egin zen, batez ere zurezko akaberen ondorioz”, Manuel Susín Kupsako zuzendari gerenteak nabarmendu duenez. Gainera, Kupsak banatzaileak eta salmenta-bulegoak ditu mundu osoan zehar, adibidez, Kanadan, Txilen, Italian, Frantzian, Qatarren edo Indonesian.
Kupsaren nazioko eta nazioarteko arrakastaren gakoetako bat I+G+Bn egindako lana da, 33 profesionalez osatutako sail propioarekin. Prestazio handiko produktuak diseinatu eta garatzen ditu teknologia propioaren bidez, betiere bezeroaren behar espezifikoak kontuan hartuta. Bide horretatik jarraituz, Kupsak SPRI Taldearen laguntza jaso du Hazitek programaren bidez, Suphigmat proiektuan parte hartzeko. ‘Ikerketa aplikatua, gainazalen teknologien bidez higiene-maila handiko produktuak garatzeko’, izenpean. Gainera, Arabako konpainiak SPRIren beste programa batzuetan parte hartu du, hala nola telelana ezartzeko Industria Digitala edo Indartu programa inbertsio produktiboa sustatzeko, instalazioetan hobekuntzak eginez.
Etorkizunera begira, enpresak hazten jarraitzeko helburu handia du, “filialen edo banaketa-akordioen bidez beste merkatu batzuetara hedatuz eta bezero berriak erakartzeko ahaleginari utzi gabe”, Manuel Susínen esanetan. Hazkunde horrekin, hornitzaile nagusiekin duen harremana eta lankidetza indartu nahi du konpainiak.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.
Lotutako albisteak

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa
Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak
Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik
Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez
Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz