Euskal enpresentzako negozioak Asiako hego-ekialdean
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean erakutsi da nolako aukerak dauden proiektuak eskuratzeko Vietnam, Malaysia, Filipinak, Indonesia eta Thailandian
Asiako hego-ekialdia ez da lehentasunezko negozio-gune bat euskal enpresentzat, baina potentzial handiko merkatua da bere 615 milioi biztanleekin. SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) jardunaldi bat antolatu du astearte honetan Bilbon, eta bertan izan dira bost herrialde hauetako enbaxadore eta ordezkariak: Vietnam, Malaysia, Filipinak, Indonesia eta Thailandia.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek ireki du ekitaldia esanez erakunde publikoaren zereginetako bat dela “beren premia praktikoenei egokitutako informazio garrantzitsua ematea” nazioartekotze arloko enpresa eta profesionalei, “jardunaldi eta mintegiak” antolatuz. Esan du Agentziak urtean 23 milioi euroko aurrekontua kudeatzen duela programa eta zerbitzuetarako, 30 langile dituela Bilbon eta beste horrenbeste atzerrian, 16 bulegoz osatutako sare batean.
Agentziak bulego bat dauka Singapurren, Asiako hego-ekialdean egiten duen laguntza lanetarako. Ainhoa Ondarzabalek esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2017/2020 Enpresa Nazioartekotzeko Planaren ikuspegitik munduko eskualde hori “esplorazio fasean dauden herrialde multzo bat” da.
“Horrek esan nahi du Euskadik ez duela presentzia handirik herrialde horietan, euskal enpresa gutxi ari direlako han lanean edo ez dagoelako euskal produkzio-ezarpen edo ordezkaritza komertzial askorik herrialde horietan. Halere, gerta liteke perspektiba sektorial batzuetatik merkatu horiek estrategikoak bihurtzea”.
Lizitazio plataforma
Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Alberto Gavinek aurkeztu du Agentzia horretako lizitazio plataforma, bidea errazten diena euskal enpresei atzerriko proiektuak eskuratzeko. Asiaren kasuan, proiektu ugari detektatu dira. Gavinek azpimarratu du Vietnamen gurari handi bat dagoela aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko, esaterako “ura eraginkorki erabiliz edo hondakin urak birziklatuz. Eta energiaren arloan, proiektu bat dago herrialde osoa elektrifikatzeko”.
Malaysian, gehitu du, badira aukerak bertako klusterrak hobetzeko eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko. “Filipinetan hiri garraioa bultzatu nahi da hiriburuan, Manilan, eta trenbidea erdialdeko Luzon eskualdean. Badira orobat nekazaritzako proiektu batzuk, zeintzuk behar dituzten azpiegiturak, teknifikazioa eta lurzoruaren erabilera onen mapeatze bat”.
Indonesian, berriz, hainbat proiektu interesgarri daude euskal enpresentzat, hala nola hondakinen kudeaketa, energia geotermikoa, turismoaren garapena edo lurzoruaren erabilera hobea.
Bost herrialde horietako enbaxadore eta teknikariek euren herrialdeetako datu ekonomikoak eta inbertsio aukerak azaldu dituzte jardunaldian. Hala, Vietnam, 95 milioi biztanlerekin eta 7.000 dolarreko per capita BPGarekin, %7 inguru hazi da azken lau urteetan, eta aukera handiak eskainiko ditu indarrean sartzen denean aurten Europar Batasunarekin sinatua duen Merkataritza Libreko Ituna. “Euskadirekin duen harreman komertziala apala da oraindik, 200 milioi dolarrekoa”.
Filipinetan —100 milioi biztanle eta %6 inguruko hazkundea azken bost urteotan— truke komertzial garrantzitsuenak arlo hauetan ari dira gertatzen: manufaktura industrian, azpiegituretan eta EIKTetan (informazio eta komunikazio teknologiak)”.
Indonesia munduko hamaseigarren ekonomia da eta %5 inguru hazi da urtero azken bost urteetan. Kokapen geografiko pribilegiatua du, 17.000tik gora uharte eta era askotako baliabide naturalak, dela petrolioa eta gasa, dela ikatza eta mineralak.
Malaysiak —32 milioi biztanle eta 8.700 euroko per capita errenta—, izugarri aldatu du bere ekonomia iragan 40 urte hauetan. Gutxitu egin du lehen sektorearen pisua (%33tik horren erdia baino gutxiagora) eta handitu industriarena, zeina BPGren %12tik %18raino hazi baita. Baditu 50 herrialdetako 5.000tik gora enpresa atzerritar, eta euskal enpresen artean Idom eta Ormazabal daude kokatuta bertan.
Thailandiak —69 milioi biztanle eta 6.700 dolarreko per capita BPG— oso langabezia-tasa txikia du, %1 ingurukoa. 2018an 252 bilioi dolarreko esportazioak egin zituen, hau da, %7 hazi ziren, eta Espainiarekiko harreman komertzialak 1,9 bilioi ingurukoak izan ziren, 165eko hazkundea izan zutelarik.
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.