Nazioartekotzea
Albisteak 12 Azaroa, 2018

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia EB-Japonia elkartearekin bildu da

Hau du helburu Europar Batasunak eta Japoniak sortutako elkarte horrek: Europako eta Japoniako enpresen arteko lankidetza sustatzea (industriala, komertziala eta inbertsio-alorrekoa).

Hau du helburu Europar Batasunak eta Japoniak sortutako elkarte horrek: Europako eta Japoniako enpresen arteko lankidetza sustatzea (industriala, komertziala eta inbertsio-alorrekoa)

 

SPRI Taldeko Euskadiko Nazioartekotze Agentzia-Basque Trade & Investmenten zuzendaria, Ainhoa Ondarzabal, EU-Japan Centre for Industrial Cooperation elkarteko ordezkariekin bildu zen iragan astelehenean. Europar Batasunak eta Japoniako gobernuak eratu zuten elkartea, zeinaren helburua hau baita: Europako eta Japoniako enpresen arteko era guztietako elkarlana sustatzea (industriala, komertziala edo inbertsio-alorrekoa).

 

Lean visits in Europe programak antolatu zuen bisitaldia, eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren egoitzan, Bilbon, izan zen bilera. Lehiakortasunerako bidean beren lean journeya erreferentzia bihurtu den enpresak bisitatzea da programaren xedea. Oraingo honetan, automobilgintza-sektoreko GKN enpresa ezagutu zuten bisitariek eta, bide batez, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia. Enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea bultzatzeko euskal ereduaren berri jaso zuten Europako eta Japoniako ordezkariek topaketa horretan.

 

Bileran izan ziren Simon Craig Gra, elkarteko zuzendaria; Ellen Murrell, Lean in Europe programaren koordinatzailea; Richard Keegan, Trinity Business Schooleko irakaslea, eta Cristina Murillo, Gaia telekomunikazio-klusterrekoa.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.