Corea - Korea
Albisteak 28 apirila, 2025

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai

Basque Trade & Investmentek euskal enpresen eskura jarri ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian egindako bi txosten, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Euskal enpresek eskuragarri dituzte dagoeneko automatizazioari eta robotika industrialari buruzko bi dokumentu berri, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sektore horien Asia mailako topaketa garrantzitsuenetakotzat jotzen den AW Corea azokan egindakoak. Aurten, ekitaldiak mundu osoko 2.200 erakusketari bildu ditu, Hyundai Glovis bezalako konpainia handiak eta startup teknologikoen kopuru gero eta handiagoa barne, sektorearen garrantzi globala eta etengabeko bilakaera islatuz.

Smart Factory + Automation World 2025 izen ofiziala duen topaketa martxoan egin zen Hego Korean, automatizazio industrialaren bilakaera azkarra azpimarratuz, energia-eraginkortasunaren zein digitalizazioaren inguruko erronkak eta aukerak barne.

Testuinguru honetan, BasqueTradek bi txosten landu ditu Hego Koreako merkatuaren joera eta aukerei buruz. Lehena, Koreako Makina-Erremintaren Industriari buruzko 2024an azterketa zehatza, Korea Machine Tool Manufacturer’s Association (KOMMA) elkartearen lankidetzaz egin da, sektorearen bilakaera eta aurreikuspenak aztertzeko. Bigarrenak, AW 2025 Show Report izenekoak, azokan aurkeztutako berrikuntza nagusiak jaso ditu, fabrika adimendunetan egindako aurrerapausoak, robot industrialak, IoT delakoa eta adimen artifizialak manufakturan izandako eragina nabarmenduz.

Informazio hori guztia eskuratu nahi duten euskal enpresek BasqueTradek egindako txostenak lor ditzakete dokumentazioa helbide elektroniko honetan eskatuz: ilopez@basquetrade.eus.

Lotutako albisteak

Euskadik  eta  Japoniak  lankidetza  sendotu  dute  berrikuntza  teknologikoan  eta  energia  berriztagarrietan
24/04/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan

Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Diseinua,  estrategia  eta  helburua:  horrela  egiten  du  lan  Dot.-ek,  erakundeei  aldaketarantz  laguntzen  dien  kooperatibak
22/04/2025 Nazioartekotzea

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak

Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako  susperraldi  ekonomikoa,  Bruselan  eztabaidagai

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai

Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik  eta  Egiptok  bien  arteko  lankidetza  ekonomikoa  indartu  dute  Egiptok  Espainian  duen  enbaxadorearen  bisitarekin

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin

Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol  Pradales  lehendakariaren  arabera,  muga-zerga  berrien  aurrean,  “ezinbestekoa  da  Europak  ahots  bakarrarekin  erantzutea

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea

Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk  ezarritako  arantzel  berriak  direla  eta,  euskal  enpresei  arreta  goiztiarra  emateko  zerbitzua
03/04/2025 Nazioartekotzea

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua

Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik  Txinan  finkatutako  euskal  enpresen  babesa  indartu  du  Kunshanera  egindako  bisita  baten  bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez

Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik  Europako  energia-sektorean  duen  presentzia  indartu  du  ‘Power  Connect  Energy  Summit’  delakoaren  bidez
27/03/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez

100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik  eta  Koreak  lankidetza  teknologikoa  bultzatu  dute  adimen  artifiziala  eta  digitalizazioa  ardatz  dituen  ikuspegi  berezi  batez

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez

Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.