Lantekek bere ezarpena indartu du Europan, Austriako, Greziako eta Zipreko banatzaile berriekin
Lantek multinazional euskalduna CAD-CAM/MES/ERP soluzioen garapenean eta merkaturatzean liderra den eta, mundu mailan, txapa eta metalaren industriako enpresen eraldaketa digitalean aitzindaria den Lantek multinazional euskalduna Europan duen presentzia indartu du, Arabako konpainiari euskarria emango dioten bi banatzaile berrirekin. Bata Austrian eta bestea Grezian eta Zipren.
Arabako Parke Teknologikoan egoitza duen enpresa honek akordio bat lortu du Alfasolid konpainiarekin, Grezian eta Zipren CAD/CAM produktu guztiak saldu, eta instalatzeko, eta baita bezeroei laguntza emateko ere. Konpainia greziarra 3D diseinu mekanikoan espezializatuta dago, eta industria, fabrikazio eta erreminta esparruetan, gailu medikoen, etxetresna elektrikoen eta garraiobideen sektoreetan jarduten du, besteak beste.
“Akordio honekin merkatua aztertzeko prozesu bat hasten dugu, metalaren sektoreko enpresei ERP/MES irtenbideak eskaintzeko eta bere bazkide teknologikoak izateko, 4.0 industria sendotzeko asmoarekin”, adierazi du Juan José Colas Lantekeko merkataritza eta marketin zuzendariak.
Bestalde, Dimitri Manolis Alfasolideko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “gaur egun bizi ditugun ziurgabetasun handiko garaietan, ziur gaude horrelako akordioek gure bezeroei irtenbide aurreratuagoak eta erantzun hobea emateko aukera ematen digutela”.
Alfasolid bere banatzaile globalen sarean sartzearen bidez, Lantekek Europako hegoaldeko merkatuan duen lidergoa indartu du, bere lehiakideen aurrean aliantza garrantzitsu bat eginez.
Saiz IT Solution, Austriako partner premium berria
Gainera, Lantekek erdialdeko Europan duen posizioa sendotu egin du, Austriako Salz IT Solution enpresarekin akordioa lortuz, Lanteken partner premium berria. Enpresa sortu berria da hau, eta Lantekeko bezero austriarrei aholkularitza eta laguntza emateaz eta haien bezero-zorroa handitzeaz arduratuko da.
Rene Gruber fundatzailearen ustez, “oraindik asko dago egiteko Austriako txapa eta metalaren sektoreko digitalizazioaren arloan”, eta aliantza honekin “industriaren digitalizazioa bizkortzeko aukera bat” ikusten du.
Lantekek Austrian dituen bezeroak nagusiki mekanizazio-sektorekoak dira , nahiz eta horien artean zeramika eta harlangaitz enpresak egon, ur-zurrusta bidezko ebaketa-teknologiaz baliatzen direnak. Horien bolumena desberdina da: artisau-tailer txikiak, Lantek Experten puntzonatze-modulua baino erabiltzen ez dutenak, egoitza bat baino gehiago dituen enpresa-talde bat, Lanteken zenbait moduluz osatutako neurrirako programa-sorta bat erabiltzen duena. Salz IT enpresak aholkuak ematen dizkie bezeroei, irtenbideak diseinatuz eta instalatuz, langileak prestatuz eta laguntza emanez.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz.
Lotutako albisteak

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.