Euskal enpresek badute jadanik autodiagnostikorako tresna bat jakiteko zenbateraino dauden prestatuta Brexiterako
eus plataforman instalatuta dago
Eusko Jaurlaritzak tresna berri bat jarri du martxan, euskal enpresek autodiagnostiko bat egin dezaten jakiteko prestatuta ote dauden Brexitak ekar ditzakeen eszenatoki desberdinei aurre egiteko. Aplikazioa, Arantxa Tapia sailburuak urte hasieran iragarri zuena, instalatuta dago SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren brexit.eus plataforman.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak tresna hori diseinatu du ETEek errazago neurtu dezaten Brexitarekiko duten heldutasun- eta esposizio-maila, eta lagungarri izan dadin kontingentzia-plan indibidual baten oinarriak ezartzeko, zeina ezinbestekoa baita Brexitaren arriskuak murrizteko.
Autodiagnostikoko tresnak bultzada bat ematen die enpresei prest egon daitezen Brexit-aren inpaktu eta erronkei aurre egiteko, eta enpresa bakoitza ebaluatzen du bost eredu giltzarri hauen arabera: Estrategia eta Negozio-eredua, Fiskalitatea eta Aduanak, Lege eta Araudien markoa, Antolakuntza eta Pertsonak, eta Finantza-markoa.
Era berean, aplikazio honek gai giltzarri zenbaiti buruzko gomendio espezifikoak ematen dizkio enpresa bakoitzari txosten indibidualizatu baten bitartez, zeina galdetegian emandako erantzunen arabera osatzen baita.
Laburtuz, Eusko Jaurlaritzak tresna bat eskaini die euskal enpresei jakiteko zein den euren heldutasun- eta esposizio-maila Brexitarekiko, sektore edo tamaina bereko beste enpresa batzuekin alderatuta.
Enpresek dohainik erabili dezakete tresna hau, baina aurretik erregistratu egin behar dira, batetik, antolakundearen oinarrizko identifikazio-datuak izateko, eta, bestetik, enpresaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko helburu estatistikoekin.
Heldutasuna ebaluatzeko galdetegiak 65 galdera ditu, atal hauetan banatuta:
- Estrategia eta negozio-eredua
- Arriskuekiko kalteberatasuna
- Arriskuetarako prestakuntza
- Fiskalitatea, aduanak eta legeak
- Esperientzia eta antolakundea
- Finantza-markoa
Euskal enpreseentzako autodiagnostiko, Brexit-aren aurrean ongi prestatuta egoteko.
Zure enpresa Brexiterako prest dago?
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.