Euskal enpresek 15 herrialderi buruzko aholkularitza zuzena eta pertsonala jasoko dute
Kanpo Sarearen arduradunak Bilbon izango dira azaroaren 11n, atzerriko negozioetarako laguntza eta informazioa emateko
Euskal enpresek hamabost herrialdetan ezarri eta negozioak garatzeko aholkularitza zuzena eta pertsonalizatua jaso ahal izango dute azaroaren 11n. Aldez aurreko hitzordua eskatuz, SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpo Sarearen arduradunekin batzartzeko aukera izango dute Bilbon. Aholkularitza herrialde hauei buruzkoa izango da: Argentina, Uruguai, Brasil, Txile; Kolonbia, Singapur (ASEAN), Txina, India, Alemania, Italia, Polonia, Txekiar Errepublika eta Eslovakia, Erresuma Batua eta Irlanda, Errusia, Estatu Batuak eta Mexiko.
Herrialde horietan kokatuta dauden Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Sarearen ordezkariak enpresekin batzartuko dira, euskal konpainiei zuzendutako laguntza zerbitzuak ezagutzera ematea xede duen jardunaldiaren barruan. Zerbitzu horien artean, abian dauden proiektuetarako aholkularitza zein ideien garapena nabarmen daitezke, baita enpresa bakoitzari egokitutako negozio-planak taxutzeko aukera ere.
Bulegoen arduradunek herrialde bakoitzean dauden dirulaguntza ekonomikoei buruzko informazioa eskaintzen dute, tokian tokiko merkatuei buruzko datuekin batera.
Agentziaren kanpo sarea 70etik gora herrialdetara hedatuta dago 16 bulego propioren bitartez, eta 60 kontsultore baino gehiago ditu mundu osoan zehar.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.