Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Argitalpenak 6 Marzo, 2025

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak

Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Munduko lehengaien prezioen bilakaeraren azterketa

Industriako lehengaien prezioek hegazkortasun handia izaten jarraituko dute

Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko SPRI Talderi atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak argitaratutako Lehengaien Behatokia. Bertan, prezioen bilakaera eta merkatu globaleko joerak aztertu dira, erabaki-hartze estrategikoetarako informazio baliagarria jasoz.

Txostenean aurreikusi denez, petrolioaren prezioak egonkortu egingo dira 2025ean, baina industriako lehengaien prezioek hegazkortasun handia izaten jarraituko dute.

Energia sektorean, Brent petrolioaren prezioa 82 dolarretik gorakoa izan zen urtarrilean, Estatu Batuek (AEB) eta Erresuma Batuak Errusiako petrolio-enpresei ezarritako zigorren ondorioz. Hala ere, upelaren urteko batez besteko prezioa 75,6 dolarrekoa izatea espero da. Ekoizpen globala LPEE+ erakundeak ezarritako murrizketek mugatuko dute, eta horrek aldi bateko igoerak eragin ditzake prezioetan.

Gas naturalari dagokionez, Europako prezioak (TTF) 13 dolar/mmBTU inguruan mantenduko dira 2025ean, urteko lehen hilabeteetan gora eginez eta gero beren horretan egonkortuz.

Industriako lehengai

Industriako lehengaien kasuan, oinarrizko metalek mugimendu irregularrak izango dituzte, bereziki lehenengo hiruhilekoan, AEBk ezarritako muga-zergen eta Txinako dezelerazio ekonomikoaren eraginez.

Ildo horretan, aluminioa zertxobait igo eta tonak 2.635 dolarreko batez besteko prezioa izango du, eta kobreak goranzko joerari jarraituko dio trantsizio energetikoak bultzatuta, tonako 9.560 dolarreko prezioa ere hartuz.

Bestetik, nikelak, 2024ko abenduan azken bost urtetako mailarik baxuena izan ondoren, gora egingo du pixkanaka-pixkanaka urtean zehar, bigarren hiruhilekoan tonako 16.000 dolarretik gorako prezioa eginez.

Altzairuari dagokionez, txostenak 2025ean prezioak lehengoratzea aurreikusi du, 2024an izandako minimoen ondoren, burdin mineralak prezioa altuagoak egingo zituela zioten aurreko aurreikuspenei aurka eginez. Txinako higiezinen sektorearen izandako susperraldi motelak, AEBen muga-zergek sortutako ziurgabetasunarekin batera, aurreikuspenak optimismo txikiagokoak izatea eragin du. Hala ere, urteko bigarren hiruhilekoan produktu luze eta lauen prezioak Europan % 8 igotzea aurreikusi da.

Txostenaren aurkibidea

Ikuspegi orokorra

Energia-lehengaien panorama

  • Petrolioaren prezioak
  • Gas naturalaren prezioak

Lehengai industrialen panorama

  • Aluminioaren prezioak
  • Kobrearen prezioak
  • Kautxu naturalaren prezioak
  • Nikelaren prezioak
  • Altzairuaren prezioak

Eranskina. Lehengai indibidualen prezioak

Basque Trade-k euskal enpresak babesten ditu informazio estrategikoarekin eta nazioartekotze-zerbitzuekin

Lehengaien bilakaerari buruzko informazioa izatea funtsezkoa da enpresentzat, eragin zuzena baitu haien kostu operatiboetan eta merkatu-estrategietan. Basque Trade & Investment-ek enpresei laguntzen die txosten zehatzak emanez, hala nola Lehengaien Behatoki hau edo Nazioarteko Behatokia, merkatuaren joerak eta proiekzioak aztertzen dituena. Gainera, aholkularitza estrategikoko zerbitzuak, nazioarteratzeko laguntza-programak eta atzerriko bulegoen sare bat eskaintzen ditu, nazioarteko merkatuetan zabaltzea eta sendotzea errazten dutenak. Aukera horien berri izateko eta informazio garrantzitsua jasotzeko, SPRIren buletinera harpidetzea gomendatzen dizugu.

 

Zerikusia duten beste txosten batzuk:


  • Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak.

  • BasqueTraderen Lehengaien Behatokiak 2024. urtearen amaierarako metalen prezioak gora egingo duela iragarri du. Argitalpenak nabarmentzen duenez, aurtengo hirugarren hiruhilekoan, aluminioa, kobrea eta nikela bezalako metalen prezioek beherakada handia izan dute.

  • Analisia 2024ko lehen hiru hilabeteetan zentratzen da. Denboraldi horretan, oinarrizko metalen eta kautxu naturalaren prezioak igo egin dira, eta metal ferrosoen prezioak, berriz, behera egin dute. Joera hori eskaintzaren eta eskariaren baldintzetan dauden aldeei egozten zaie.

  • 2023ko bigarren seihilekoan, aldakortasuna eta desberdintasuna ikusten dira prezioen bilakaeran, eta bereziki nabarmentzen dira altzairu estatubatuarraren igoerak.

  • 2023ko batez besteko prezioak 2022an ikusitako mailen oso azpitik geratuko dira.

  • Egungo aurreikuspenek erakusten dute 2023rako prezioak abenduko Behatokikoak baino altuagoak direla.

  • Adituen iritziz, ekonomiaren dezelerazioak amaiera eman dio pandemiaren ondoren pilatutako eskaerak babestutako prezio oso altuetako epeari.

  • Egungo aurreikuspenek epe laburrerako prezio-maila apalagoak erakusten dituzte, baina baliteke hornidura-katean disrupzio gehiago eragitea, Errusiako metalen merkataritza mugatzen bada.

  • Industriako metalen prezioen jaitsierek atzeraldi globalaren zantzuak erakusten dituzte.

  • Atal berezia Gerra Ukrania. Lehengaien merkatuen asaldura Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko nagusietako bat da.
  • BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Munduko ekonomiko-egoeraren hiruhileko azterketa

Lotutako albisteak

Maroko,  Ipar  Afrikako  automobilgintzaren  hub  estrategiko  nagusia
10/04/2025 Nazioartekotzea

Maroko, Ipar Afrikako automobilgintzaren hub estrategiko nagusia

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Afrika iparraldeko automobilgintzaren sektorea aztertu du, euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak barne.

Australia,  merkatu  estrategikoa  energia,  teknologia  eta  garraio  arloetan  euskal  enpresentzat
01/04/2025 Nazioartekotzea

Australia, merkatu estrategikoa energia, teknologia eta garraio arloetan euskal enpresentzat

Australia lehentasunezko merkatua bihurtu da Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategian. Ekonomia sendoa eta merkatu heldua dituen herrialdea da, baina euskal enpresen presentzia mugatua du oraindik. Hala ere, haren erakargarritasuna sektore estrategikoetan eskaintzen dituen negozio-aukerei esker mantendu da.

AEBko  industria  aeroespaziala:  hazkundea  eta  erronkak
18/03/2025 Nazioartekotzea

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak

AEBko merkatu aeronautikoak oso erakargarria izaten jarraitzen du, eta etengabe handitzen ari da, bidaiarien eta merkantziaren trafikoaren gorakada dela eta. Aukera handiak daude teknologia berritzaileak eskaintzen dituzten euskal enpreseentzat; bereziki, erregaiaren eraginkortasunean eta isurpenen murrizketan zentratuta dauden horientzat.

Indiako  automozioa:  Indiak  hub  estrategikotzat  duen  posizioa  indartu  du  automobilgintzako  industria  globalean
27/02/2025 Nazioartekotzea

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako  Vaca  Muerta  hobian,  35.500  milioi  dolarreko  inbertsioak  aurreikusi  dira  datozen  urteetarako  gas  naturalaren  arloan
26/02/2025 Nazioartekotzea

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D  Behatokia  S2  2024:  Europa,  Estatu  Batuak  eta  Indiaren  dinamismoak  aukera  berriak  ireki  ditu  Transmisio  eta  Banaketaren  sektorean

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Hazkunde  ekonomiko  apalak  eta  tentsio  globalek  2025eko  lehen  seihilekoa  baldintzatuko  dute

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute

BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Brasilgo  industria  siderurgikoari  buruzko  txostena:  funtsezko  merkatua  euskal  enpresentzat

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat

Basque Trade & Investment-ek, sektore estrategiko horren egungo egoera aztertzen du bere azken txostenean, merkatu horretan sartu nahi duten euskal enpresei informazio erabilgarria emateko edo bertan duten presentzia indartzeko.

Behatoki  Aeroespazialaren  hirugarren  edizioak  pandemiaren  osteko  abiazioaren  errekuperazio  progresiboaren  kontsolidazioa  islatzen  du
23/12/2024 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespazialaren hirugarren edizioak pandemiaren osteko abiazioaren errekuperazio progresiboaren kontsolidazioa islatzen du

Euskal enpresek eskura dute jada Behatoki Aeroespazialaren hirugarren edizioa, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresen nazioartekotze enpresarialerako agentziak egina.  Txosten estrategiko honek abiazio zibilaren merkatu globalaren bilakaera aztertzen du, sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko funtsezko datuak eskainiz.

Nazioarteko  merkataritzak  maximo  historiko  berriak  lortu  ditu  2024an,  testuinguru  global  tentsionatu  batean
19/12/2024 Nazioartekotzea

Nazioarteko merkataritzak maximo historiko berriak lortu ditu 2024an, testuinguru global tentsionatu batean

Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriaren bitartez, BasqueTrade-k ziurgabetasun politikoak markatutako merkatu globalaren egungo egoera aztertzen du, nazioartekotutako euskal enpresei informazio estrategikoa eskaintzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.