Berrikuntza Nazioartekotzea
Elkarrizketak 26 abendua, 2018

Masermic: “I+Gak aukera ematen digu beti bi urrats aurretik joateko”

Masermic Mendaroko ETE bat da, eta parte hartzen ari da Txinan eguzki-panel iraultzaile batzuekin fabrika bat eraikitzeko 90 milioi euroko megakontratu batean

 

Masermic Mendaroko ETE bat da, eta parte hartzen ari da Txinan eguzki-panel iraultzaile batzuekin fabrika bat eraikitzeko 90 milioi euroko megakontratu batean

 

Agian euskal izaera izango da, edo, agian, produktu bat lortu arte azken hiru urteak berrikuntzari eskaini izana izango da Gipuzkoako enpresa hori energia-sektoreko elitean jarri duena. Izan ere, 40 profesional dituen Masermic eguzki-instalazio bat eraikiko du Txinan, 50 MW-eko potentzia sortzeko ahalmena duena. Potentzia hori lortzeko, % 10 energia gehiago ekoizteko gai den heliostato pentagonalen teknologia berritzaile batez baliatzen da.

 

Mendaroko enpresaren asmoa da 15.000 eguzki-panel eraikitzea bezero txinatar horrentzat, eta ekitaldia 22 milioi euro inguruko fakturazioarekin ixtea. Kopuru hori hazi egingo da datozen urteetan, ziurrenik, gaur egun Saudi Arabia, Txina, Europa eta Txilerekin negoziatzen ari den 214 milioi euroko kontratuei esker. Jesús María Iriondo zuzendari nagusiak eman dizkigu enpresen arrakasta berri horren gakoak.

 

Heliostato pentagonalak…

Eta zergatik ez? Historikoki, eguzki-energia termikoaren sektorean egitura guztiak karratuak edo angeluzuzenak ziren, baina heliostato baten efizientzia fisikoa handiagoa da zenbat eta zirkularragoa izan. Horregatik, sektoreko beste bi enpresarekin elkartu ginen arlo horretako sinergiak indartu eta heliostato pentagonal berri hau lortzeko. Produktu hori lortzeko, I+Gko ikerketan hiru urte igarotzeaz gain, ebanjelizazio-prozesu handi bat egin behar izan dugu, frogatu behar baikenuen panel pentagonal hori hobea zela betiko karratua baino. Egin dugu, eta hala lortu dugu sektorean lidergoa nabarmena lortzea.

 

Eguzki bila Txinara joan behar izatea, hemen daukaguna edukita, ez al da harrigarri samarra…

Hori egia biribila da, eta lastima, aldi berean. Txinan, duela pare bat urte hasi ziren oso serio planteatzen nolako etorkizuna zetorkien energia berriztagarrietan. Horretarako, hogei eguzki-instalazio muntatu zituzten,  bakar-bakarrik jakiteko zein energiak balioko duten aurrerantzean. Gero, 2019aren amaieran hasiko den bigarren saio batean, katean erabiliko dituzte teknologia horiek. 50 eta 100 MW bitarteko hogei instalazio pilotu, probak egiteko. Adibide harrigarri bat da, Europan beste inon ez dagoena une honetan; are harrigarriagoa hegoaldean halako baliabide garrantzitsua izanda: eguzkia eta haren erradiazio indartsua. Hala eta guztiz ere, ekoizpen-sistema geldirik dago, eta apustua, une honetan, Txinan, Hegoafrikan eta Marokon dago, besteak beste. Eta han egon nahi dugu.

 

Nola funtzionatzen du dorre zentraleko eguzki-instalazio batek? Zuek Txinan daukazuenaren moduko batek?

Imajina dezagun dorre bat, 225 metroko garaiera eta 20 metroko diametroa duen kubo zirkularra, goiko aldean hargailu bat duena. Energia hargailu horren bidez lortzen da, eguzkia, gatzak, 600 graduko olioa eta lurruna darabiltzan prozesu batean. Hargailuak tenperatura hori har dezan, 15.000-25.000 heliostato inguru jarri behar zaizkio modu zehatz batez inguruan, eguzki-izpiak dorrearen puntu jakin horretara irits daitezen.

 

Hazkundearen ondorioz, pentsatzen ari zarete beste fabrika bat eraikitzea Gipuzkoan, 20 milioi euroko inbertsioarekin.

Hemen funtsezko bi gai daude. Lehena, bolumenen mekanika, helmugan fabrikatzen dena, logistika-kostuak oso altuak direlako. Zer egiten dugu orduan hemen, Mendaron? Elektronika eta softwarea den guztia. Aurten, 75.000 modulu elektroniko hornitu ditugu Txinako eguzki-instalazioetako heliostatoetarako, eta eraikuntza mekanikoko fase osoa helmugan egiten ari gara.

Lotutako albisteak

IDDTEK:  “Industriaren  eta  talentuaren  arteko  lotura  gara”
14/03/2025 Berrikuntza

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

Irizar  Forge,  mende  bat  garabietarako  kakoetan  espezializatuta
11/03/2025 Nazioartekotzea

Irizar Forge, mende bat garabietarako kakoetan espezializatuta

Enpresak egoitza Lazkaon du eta bere produktu sofistikatuak 60 herrialdetara esportatzen ditu. Gainera, bere merkatua hainbat sektoretara zabaldu du, off shorera, adibidez.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Asier  San  Millán  (Siderex):  “Deskarbonizazioa  eta  emisioen  murrizketa  ezinbesteko  helburuak  dira  lehiakorrak  izaten  jarraitzeko”
26/02/2025 Nazioartekotzea

Asier San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”

Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.