Merkatuko Nazioarteko Aukeren txostena
Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Adimen Lehiakorreko Unitateak eginiko hogeita bosgarren txostena da, eta helburutzat du euskal enpresentzat baliagarri izan daitekeen informazioa identifikatzea, segmentatzea eta baloratzea.
Dokumentuak intereseko hainbat sektore estrategiko eta operatibotako erreferentziak jasotzen ditu (hala nola, aeronautika, automozioa, trenbideak, energia, bio-medikuntza, IKTak, makina-erreminta, Smart Cities eta logistika), kasuan kasuko jomugetan (Erresuma Batuan, Amerikako Estatu Batuetan, Marokon, Txinan, Indian, Hego Korean, Kolonbian, Arabiar Emirerri Batuetan, Saudi Arabian, Errusian eta Singapurren) argitaratutako informazio-edukietara sartzeko estekekin.
Aukeren Buletinek euskal enpresa-sarearen atzerriko proiekzioa eta nazioartekotzea bultzatzea helburu duten beste tresna batzuk osatzen dituzte; funtsean, merkatuei buruzko inteligentzia-txostenak dira, zeintzuek bere baitan hartzen baitituzte herrialdeei buruzko fitxak, azterlan konparatibo kualitatibo eta kuantitatiboak, aldebiko akordio komertzialak, lizitazio multilateralak eta, besteak beste, Industriaren eta Enpresen Katalogoari (CIVEX) buruzko informazio eguneratua.
Baliabide horiekin eta antzeko beste batzuekin, eta profesional espezializatuen aholkularitza eta laguntzarekin, euskal enpresen nazioarteko dimentsioa hobetzen da Euskadin eta atzerrian, 85etik gora herrialdetan zabalduta dagoen kanpo sarearen bitartez.
Deskargatu HEMEN buletina
Lotutako albisteak

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak
Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean
Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan
Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean
Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute
BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.