Mie Prefekturako Gobernadoreak eta 34 enpresa japoniarrek euskal industria bisitatu dute
Eikei Suzuki Mie Prefektura japoniarreko Gobernadoreak eta egunotan Euskadin dabiltzan 34 japoniar ordezkariek (enpresa pribatuetakoak, kargudun publikoak, merkataritza ganberetakoak eta bankuetakoak) enpresa-bisita egin dute gaur, ostirala, azaroak 8, Javier Zarraonandia Industria Sailburuordearekin izandako bileraren ondoren. Urkullu Lehendakariak atzo egin zion harreraren ondoren, japoniar ordezkaritzak automobilgintza arloko enpresak bisitatu ditu gaur: Mondragon Corporation, AIC, Gestamp Zentro Teknologikoa eta ITP Aero.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Japoniako Mie Prefekturako Gobernazioak 2018ko urrian sinatu zuten lankidetza-akordioa izan zen bi lurraldeen arteko harremanen abiapuntua. Akordio hartan lankidetzan jarduteko interes handiko sektoretzat jo ziren fabrikazio aurreratua (automobilgintza, aeronautika, manufaktura, 4.0 Industria, robotika eta automatizazción) eta bioteknologia.
Akordio haren harira, lan-ildo eta negozio-aukera berriak irekitzeko asmoz, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) duela zenbait egun antolatu zen Greater Nagoya Iniciative deritzonaren Eskualdeko Negozio Biltzarrean parte hartzeko aukera erraztu zien Gestamp, Fagor Ederlan eta Lantek euskal enpresei. Japoniako eta nazioarteko enpresen arteko harremanen bitartez industria hobetu eta eraginkortasuna areagotzea da topaketa honen helburua.
Aipatutako sektoreen inguruko harremanak garatzeari buruzko interesaz gain, hilaren 7an beste lankidetza-akordio bat sinatu zuten Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Mie Prefekturako Gobernazioak munduko erromesaldien ondareko ibilbidetzat jotzen diren Kumano Kodo Iseji Route eta Kostaldeko Donejakue Bidea babestu eta ezagutzera emateko. Era berean, Mieko ordezkaritzak Euskadiko gastronomiaren inguruko jakinmin handia agertu du, izan ere, sektore hau garrantzi handikoa da Japoniako prefektura hartan.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.