Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik Euskadiren gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batura egindako lan-bidaian. Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendariarekin batera, hainbat bilera izan ditu enpresa eta eragile ekonomikoekin Londresen, tartean Eusko Jaurlaritzak Erresuma Baturako eta Irlandarako duen merkataritza-bulegoan izandako elkarraldia, baita Quantum Motion enpresara egindako bisitaldia ere.
Eusko Jaurlaritzaren Erresuma Batuko merkataritza-bulegoa
Eusko Jaurlaritzak Erresuma Baturako duen merkataritza-bulegoan, Basque Trade & Investment – SPRI taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren kanpo-sarearen barruan, sailburuari harrera egin diote Natasha Wood eta Clara Holgado Project Managerrek, baita BTIren Kanpo Sareko Ander Molinero International Network Managerrek ere.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza komertzial horrek, 2017az geroztik martxan dagoenak, laguntza handia eman die euskal enpresei Brexitaren ondoriozko erronkekin. Azken bi urteetan, 100 euskal konpainia baino gehiagori eman die laguntza, eta hainbat jarduera eta ekitaldi estrategiko garatu ditu “Euskadi – Basque Country” marka Britainia Handiko merkataritza- eta enpresa-esparruan kokatzeko.
2024an, herrialde hori euskal esportazioen hirugarren helmuga gisa finkatu da, nazioarteko merkataritzan duen garrantzi estrategikoa indartuz. Gainera, Erresuma Batua 5. postuan dago euskal enpresen ezarpen gehien dituzten herrialdeen rankingean, guztira 125 enpresa baitaude sektore anitzetan.
Bisitaldia Quantum Motion enpresara
Teknologia kuantikoarekin garatutako siliziozko lehen txipa diseinatzen duen hardware kuantikoan aitzindaria den Quantum Motionera egindako bisitan, sailburuari harrera egin diote, James Palles-Dimmock CEOk, John Morton CTO – Chief Technologgy Officerrek, eta Fernando González-Zalba Quantum Motion Euskadiko zuzendari eta CIC nanoGUNEko Ikerbasque ikertzaileak. Horiekin batera, laborategiak eta eremu hoztua ezagutu ditu, baita txip kuantikoak fabrikatzeko sistemak ere.
Enpresak sailburuari jakinarazi dio Europar Batasunean Donostian duen lehen egoitza irekitzeko erabakia hartu duela. Quantum Motionek lankidetza industrialeko hitzarmen bat sinatu zuen joan den ekainean CIC nanoGUNE ikerketa kooperatiboko zentro eta BRTA – Basque Research and Technology Alliance aliantzako kide den hardware kuantikoko ikerketa-talde berriarekin, erdieroaleen teknologian oinarritutako txip kuantikoen garapenean lankidetzan aritzeko. Horrela, nanoGUNEk bere egoitza handitzeko eraikiko duen dorre kuantikoak ikerketa-talde berriaren laborategiak eta Quantum Motion enpresaren euskal filialaren bulegoak hartuko ditu.
Lehenengo fasean, bi solairu hartuko ditu dorre berriak, bulegoak eta testatze-laborategiak barne. Bigarren fasean, beste bi solairu prestatuko dira, laborategi berriekin, nanoGUNEko hardware kuantikoko taldeak kualifikazio handiko 50 pertsonako taldea hartzeko, Quantum Motionekin sinatutako hitzarmenaren esparruan.
Quantum Motionen jarduera nagusia Donostian mikrotxip kuantikoak diseinatzea eta testatzea izango da, eta egingo dituen lanen artean daude dispositibo kuantikoak modelatzea, algoritmoen teoria garatzea eta automatizazio adimenduneko lanak (ekipo kuantikoak programatzeko machine-learning erabiltzen duen automatizazioa). Euskadikoa Quantum Motionen lehen ezarpena da Europar Batasunean, eta nazioarteko hedapenaren funtsezko parte da, non Europako beste hiriburu batzuk lehian sartu diren. Enpresa Erresuma Batutik kanpo kokatzen den bigarren enpresa izango da, Australian ezarriko dela iragarri berri baitute.
Ekimen honen arrakasta errazteko, funtsezkoa izan da SPRI taldeko “Invest in Basque Country” atzerriko inbertsioa erakartzeko arloak egindako lana. Izan ere, 2024an horrelako 31 proiektu gauzatu dira, erdiak baino gehiago industria-arlokoak, eta 68,4 milioi euroko inbertsioa eta 258 enplegu sortu dira.
Aurrerapauso bat Euskadiren prestigioa sendotzeko
Mikel Jauregi sailburuak Quantum Motion Euskadin ezartzea “oso berri ona” dela esan du, “gure herriaren prestigioa eta gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak nazioartean sendotzeko aurrerapausoa delako. 2017tik Eusko Jaurlaritzak Erresuma Batuan duen merkataritza-bulegoarekin egindako ahaleginak fruituak eman ari dira merkatu britainiarrean Euskadiren irudia bazkide sendo eta balio berritzaile handiko gisa aurkezterakoan”.
“Quantum Motionen Donostiako egoitza berriaren gauzatzea hainbat eragilek egindako eta Eusko Jaurlaritzak azken urteotan gidatutako lan onaren emaitza da. Lan honek hainbat faktore eta mugarri ditu, besteak beste, Europako Batzordeak gure herrialdea “goi berrikuntzako” lurraldetzat hartu izana, CIC nanoGUNErekiko lankidetza estrategikoa, Euskadin garatzen ari diren teknologia kuantikoaren gaitasun gero eta handiagoak (unibertsitateetan dagoen talentua, IBMren superordenadore kuantiko berria, Basque Quantum estrategia), BRTA – Basque Research and Technology Alliance aliantzaren indarra, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen presentzia, eta, jakina, Industria Sailaren programen laguntza inbertsioen finantzaketaren, I+Gren edo ekintzailetzaren arloan”.
“Quantum Motion proiektuak aberastasuna sortu nahi du Euskadirentzat, bai ezagutzari dagokionez, bai Euskadiko industriak sortu eta bultzatzeari dagokionez. Berriro ere, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen lankidetza publiko/pribatuaren estrategiak aukera-leiho berriak sortzen ditu gure industriaren eta gizarte osoaren mesedetan”, esanez amaitu du Jauregik.
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.