Mondragon Assemblyk Txinan duen lantegiak makinak bidaliko ditu Euskadira maskarak fabrikatzeko eta inportazioengan dagoen mendekotasuna saihesteko
Nazioartekotutako euskal enpresek beste herrialde batzuetan dituzten lantegietatik laguntza bidaltzen dute Euskadira. Txinan kokatuta dagoen Mondragon Assemblyren lantegitik, maskarak egiteko hiru makina bidali dira bere Aretxabaletako egoitza nagusira. Mondragon Korporazioko beste kooperatiba batek, Bexen Medicalek, maskarak fabrikatzeko makinak jasoko ditu, babes sanitarioko materialen nazioarteko merkatu konplexuaren mende egon beharra saihesteko. Hiru makina horiez gain, laugarren bat bidaliko dio Gobernu zentralari Mondragon Assemblyk, coronavirusaren osasun-krisiak iraun bitartean herritarren babes-elementu horien hornidura bermatzeko.
Enpresa gipuzkoar horren makineriari esker, makina bakoitzak 5.400 maskara orduro fabrikatzeko gaitasuna izango du. Makina hauek maskara kirurgikoak egingo dituzte (I, II eta IIR motak, Osasun Ministerioko Medikamentuaren Zuzendaritza Nagusiak eskatu dituenak).
Mondragon Assemblyk hainbat sektoretan automatizazio-soluzioak sortzen espezializatuta dago. Txinan egiten ditu maskarak sortzeko makina horiek, entrega-denborak laburtzeko aukera ematen diolako. Kasu honetan, konplexuak izan arren, 25 egunetan lau makinak muntatuta eta prest egongo direla nabarmendu dute.
2013an ireki zen Kunshanen kokatutako lantegia, Shanghaitik 60 kilometrora, Mondragon Korporazioak herrialde horretan duen industrialdearen barruan. 2020. urtearen hasieran coronavirusaren pandemiak behartutako geldialdiaren ondoren, dagoeneko bere gaitasunaren %95ean ari da lanean, tokiko gobernuak ezarritako kontrol eta prebentzio neurriekin. Laster, bere jarduera lantegi berri eta handiago batera mugituko da, eta aurtengo uztailerako amaituta egongo da, konpainiatik adierazi dutenez.
Mondragon Assemblyren jarduera Txinan automobilaren osagaien, material elektrikoaren, eguzki-panelen eta etxetresna elektrikoen osagaien sektorerako muntaketa-prozesuak automatizatzeko makinerian oinarritzen da. Enpresaren arabera, produktuen eskaria oraindik motelduta dirau osasun-krisiaren ondorioz eta honek merkataritza-jardueran izan duen ondorioz.
“Txinan alarma eta arrisku handieneko unea igaro da jada, poliki-poliki industria jardueraren eta merkataritza jardueraren normaltasuna berreskuratzen ari da, jarduera komertziala berreskuratu ahal izatea eta birusaren geldialdia baino lehen bezala proiektu berriak garatzea espero dugu. Horrela, azken urteotan izan dugun lan eta hazkunde mailarekin jarrai genezake. Aurtengo helburua salmentak %25 haztea zen, orain dena pixka bat geldituta dago, baina oraindik denbora daukagu. Datozen bizpahiru hilabeteetan helburua lor dezakegun ala ez zehaztuko da “, azaldu dute enpresako arduradunek Txinan.
Mondragon Assemblyk munduan zehar jarraitu duen nazioartekotze eredua sei ekoizpen plantak osatzen dute, Euskadin, Frantzian, Alemanian, Mexikon, Brasilen eta Txinan, baita Indian kokatutako filial batek ere. “Plantak autonomoak dira eta balio-kate oso bat garatu du bakoitzak (komertziala, erosketak, fabrikazioa eta zerbitzuak). Planta bakoitzak bere ingurune produktiboan dauden beharrei erantzuten die, ditugun aukera geografikoei erantzuna emanez. Multilokalizatuta egoteak eskaintzen dizkigun abantaila logistikoak aprobetxatzen ditugu erosketa aukerak optimizatzeko”, azaldu dute.
Mondragon Assembly Mexikon, Frantzian, AEBetan eta Alemanian maskarak (kirurgikoak, FFP2 eta FFP3, babes handienekoak) egiteko makinak eskaintzen ari da; izan ere, CE ziurtagiria duten makinak eskaintzeaz gain, babes-elementu horien fabrikatzaileei zerbitzua eta laguntza eman diezaiekete bertako instalazioekin.
Baina medikuntza-makineria ez da bere negozioaren garrantzitsuena, automobilgintzarena baizik. “Gure multilokalizazioak lehiakide gehienek ez dituzten indarguneak ematen dizkigu, proiektu globalak eskaini ahal izateko”, azpimarratu dute zentraletik. Bigarren sektore aipagarria Mondragon Assemblyren ekintzen artean eguzki-sektorea da, eta horren atzetik etxetresna elektrikoen sektorea eta tresna elektrikoen sektorea daude, baita medikuntza sektorea eta kosmetika sektorea ere.
Lotutako albisteak

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek euskal enpresen eskura jarri ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian egindako bi txosten, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.