Rafael Idigoras, Soraluceko zuzendari nagusia.
Elkarrizketak 22 Marzo, 2019

Munta handiko fresatze-makinak

Rafael Idígoras enpresako zuzendari nagusia

 

Soraluce kooperatibak bere nazioarteko bokazioa sendotu du, bederatzi milioi euroko inbertsio bat eginaz tamaina handiko makinen lantegi bat egiteko Bergaran

 

Eibar eta Elgoibar artean dagoen Soraluze herriak ematen dio izena Danobat Taldeko kooperatiba honi, zeinak odolean baitarama makina-erremintaren langintza 1952tik. 330 pertsonako “familia” bat osatzen duten bost lantegi dituelarik Euskadin, eta ordezkaritza estrategikoak Alemanian eta Italian, Soraluce kooperatiba euskal enpresek nazioartekotzearen alde egin duten apustuaren eredu argia da. Apustu horri esker Europa, Asia eta Amerikaraino iritsi da eta kanpora esportatzen ditu bere produktuen %90, horien artean fresatzeko makina, bere sektorean Ferrari autoen parekoa dena eta merkatuan sei milioi euroraino balio dezakeena, Rafael Idígoras enpresako zuzendari nagusiak dioenez.

 

Zein da sekretua 1952tik hona merkatuan jarraitzeko inoiz baino biziago?

Konstantzia, koherentzia eta konsistentzia. Hementxe gaude duela 60 bat urtetik, ziklo eta fase desberdinak igarota, baina beti garrantzi handia emanda gure produktuen nazioartekotzeari.

 

Egiguzu zuen tailerraren oraingo erradiografia bat… Zein da fabrikatu duzuen azken makina?

Soralucek ehun bat makina fabrikatzen ditu urtean eta horregatik zarraparra handia egoten da lantegian, Turkiatik, Italiatik nahiz Belgikatik etorritako bezeroekin.

 

Ikuspegi geopolitikotik, “beroago” dauden herrialdeetako bezeroak ere badituzue zuen zorroan, esaterako, Brasil, Iran, Estatu Batuak edo Errusia. Herrialde horietako tentsioek badute eragina zuengan, kezkatzen zaituztete?

Bai, jakina, normala da. Nahiz eta hazkunde globalak aurrera egin, arrisku batzuk handitzen ari dira. Gure produktuen %90 esportatzen dugun arren, portzentaje horren zati handiena Europan gelditzen da, batez ere Alemanian eta Italian, non ordezkaritza propioak ditugun. Bi herrialde horiek irensten dute eurek bakarrik Soralucek Europara egiten dituen esportazioen pastelaren %50-%60. Zorionez, mundu mailako gainerako salmentak oso dibertsifikatuta daude, eta horrek arriskua gutxitzen du.

 

Zergatik apustu fisiko hori Alemania eta Italiaren alde?

1987an erabaki genuen aldaketa estrategiko bat egitea produktuan eta merkatuan. Proiektu bakar eta bereizle bat aukeratu genuen Alemaniako merkaturako, fresatze-makina hain zuzen, eta, lau urteren buruan, ordezkaritza bat jarri genuen merkatu hori konkistatzeko, munduko merkatu teknologiko, aurreratu eta exijenteena alegia. Posizionamendu horretatik abiaturik olatu bat sortu nahi izan dugu, bere gainean hedatzeko Europako beste merkatu eta eremu geografiko batzuetara. Eredu hori 2001ean errepikatu genuen ordezkaritza bat zabalduz Italian (Europako bigarren herrialde garrantzitsuena makina-erremintaren fabrikazioan), eta bi filialen artean 90 bat pertsona enplegatzen ditugu orain.

 

Soraluce izanik bere sektorean nolabaiteko tamaina daukan ETE kooperatibo bat, nola lortu duzue txoko bat egitea bi erraldoi horien etxean?

Gure abantaila nagusia da, Euskadiko sektore osoarena bezala, beti izan dugula kalitate-prezio erlazio ona. Halere, 2010ean hasi ginen ikusten abantaila hori ez zela nahikoa, eta apustu irmoa egin genuen mundu mailako lider teknologiko bilakatzeko fresatzeko makinen azpi-sektorean.

 

Zenbateko pisua izan dezakete fabrikatzen dituzuen makinek?

Gure fresatzeko makina handienak 500 tona inguru pisatzen du. Italian instalatu genuen 2017an eta 1.000 metro koadroko lanak egiteko gaitasuna du. Euskadin diseinatu eta fabrikatu genuen, bezeroak bertan ikusi eta probatu zuen, ondoren desmuntatu egin genuen Italiara bidaltzeko 13 kamioi berezitan, eta gero berriro muntatu genuen han. Lan gogorra horratio…

 

Kontua da ez gelditzea, eta orain gogoratu zaizue lantegi berri bat egitea Bergaran. Zergatik?

Hala da, bederatzi milioi euroko inbertsioa egin dugu instalazio berri batzuk eraikitzeko, zeintzuetan fabrikatuko diren tamaina eta potentzia handiko makinak tamaina handiko piezak mekanizatzeko. Euskadin izango dugun bosgarren lantegia da eta asmoa da puntako teknologiako erantzun bat sortzea tamaina handiko piezen mekanizaturako, halakoen eskaera gero eta handiagoa baita industria sektorean.

Lotutako albisteak

Irizar  Forge,  mende  bat  garabietarako  kakoetan  espezializatuta
11/03/2025 Nazioartekotzea

Irizar Forge, mende bat garabietarako kakoetan espezializatuta

Enpresak egoitza Lazkaon du eta bere produktu sofistikatuak 60 herrialdetara esportatzen ditu. Gainera, bere merkatua hainbat sektoretara zabaldu du, off shorera, adibidez.

Asier  San  Millán  (Siderex):  “Deskarbonizazioa  eta  emisioen  murrizketa  ezinbesteko  helburuak  dira  lehiakorrak  izaten  jarraitzeko”
26/02/2025 Nazioartekotzea

Asier San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”

Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.

Loco  Polo:  “Hauxe  da  zerotik  hasita  sortu  dudan  eta  urte  gehien  dituen  proiektua”
13/02/2025 Nazioartekotzea

Loco Polo: “Hauxe da zerotik hasita sortu dudan eta urte gehien dituen proiektua”

Iñigo Galdonak, enpresaren sortzaileetako batek, artisau-izozkien proiektua bultzatu du Gipuzkoatik, eta beste hainbat herritan ere saltzen dute: Frantzian edo Omanen, adibidez

Ibarmia:  “Abangoardian  egoteko  eta  prestazio  handiko  makinen  fabrikazioan  erreferente  izateko  lan  egiten  dugu”
06/11/2024 I+G+B

Ibarmia: “Abangoardian egoteko eta prestazio handiko makinen fabrikazioan erreferente izateko lan egiten dugu”

Enpresa gipuzkoarrak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin du, ekoizpena optimizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Iddermanek  eski-sektorerako  zinta  garraiatzaile  estaliak  diseinatu  eta  fabrikatzen  ditu  Legution
07/10/2024 Nazioartekotzea

Iddermanek eski-sektorerako zinta garraiatzaile estaliak diseinatu eta fabrikatzen ditu Legution

Arabako enpresak azpiegitura mugikor horietatik zazpi kilometro baino gehiago instalatu ditu orain arte Europan, Asian eta Estatu Batuetan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.