Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 abendua, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Nagore Bonilla Gabarain, Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berria

Izendapenarekin, Mikel Jauregi sailburuak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak nazioartekotze-estrategia gero eta biziago batean sakontzeko egin duen apustua, euskal enpresak nazioarteko beren jarduera ekonomikoan babestean oinarritua

Gobernu Kontseiluak erabaki du Nagore Bonilla Gabarain izendatzea SPRI Taldeko Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berri, Ainhoa Ondarzabal Izaguirreren ordez. Honek 2018tik bete du kargua, eta eskerrak eman dizkio egindako lanagatik eta emandako zerbitzuengatik.

Nagore Bonilla Gabarainek zazpi urte daramatza Business Unit Manager gisa Derivados del Fúor enpresan (Grupo Minersa), eta esperientzia profesional handia du nazioarteko merkatuen kudeaketan konpainia horretan erdieroaleen eta uren tratamenduaren sektoreetan, eta baita Fagor Etxetresnetan ere. BT&Iko zuzendari nagusi berria aditua da nazioarteko inguruneetako merkataritza-kudeaketan, negozio-garapenean eta marketinean.

 Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak nazioartekotze-estrategia gero eta biziago baten alde egindako apustua, euskal enpresak nazioarteko beren jarduera ekonomikoan babestean oinarritua, baita Euskadiko Kanpo Sarean ere. Sare horrek 92 herrialdetan du presentzia, 21 merkataritza-bulego ditu eta laster irekiko da Australian.

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Alemaniako hegoaldeak adimen artifizialean eta fabrikazio aurreratuan duten harremana indartu dute
Irakurri gehiago
BasqueTrade Japón Euskadi Webinar 5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori
Irakurri gehiago
China Euskadi 4 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Txinan kokatutako berrogeita bost euskal enpresek Asiako merkatuaren joerak eta erronkak aztertu dituzte
Irakurri gehiago
2 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik gazte talentua indartu du nazioarteko prestakuntzarako 500 Global Training beka berrirekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak