Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte hartzen duten euskal ETEentzako laguntzak
“Pilotu” horiek eskala txikian lortzen dituzten emaitzetan oinarriturik, tamaina handiko proiektu bat jarriko da abian, finantzaketa multilaterala izango duena eta euskal ETEen kokapen ona ahalbidetuko duena.
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Pilotu programak zabaldu du dirulaguntzen deialdia euskal ETEek nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskainiko ditu horretarako. Programan parte hartzeko eskaerak urriaren 31ra arte egin daitezke.
200.000 euroko zuzkidura duen Pilotu programa Nazioartekotzeko Euskal Agentziak diseinatu eta abiarazi du, euskal ETEek beren nazioartekotze prozesuetan izaten dituzten premia berriei erantzuteko. Kasu honetan, laguntzaren helburua da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen laguntzea, baldin eta errentagarriak eta sostengarriak badira ikuspegi sozialetik. Euskal enpresei laguntzeko premia hau testuinguru zehatz batean sortu da, badirelako hainbat herri, garapen-agentzia eta izaera instituzionaleko bestelako figura proiektu berritzaile bat probatu nahi dutenak, nazioartean lizitatu baino lehen beren funtzionamendua bermatzeko; horrelako prozesuek, arrisku txikiagoak izateaz gain, espektatiba hobeak dituzte euskal ETEeentzat.
Funts multilateralek mundu osoan finantzatzen dituzten azpiegitura-proiektu handiek aukera ugari zabaltzen dituzte proiektu berritzaileentzat, non prototipo bat egin behar izaten baita inbertsio handiak egin baino lehen, inbertsio horien bideragarritasuna eta sostengarritasuna bermatzeko. Euskal enpresei test horietan laguntzeko Agentziak hartu duen erabakia beste bide bat baino ez da enpresa horien lehiakortasuna bultzatzeko nazioartekotzearen bitartez.
Hala, Pilotu Programan proiektuaren gastuak partekatu egingo dira: pilotua ezarri nahi duen nazioarteko erakundeak jarriko du %49a eta proiektua garatuko duen euskal enpresak gainerakoa. ETEak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren dirulaguntza jasoko du proiektuan parte hartzeko, kostuaren %51raino eta 50.000 euro gehienez. Proiektuaren kostu osoa ezingo da izan 150.000 eurotik gorakoa.
Diruz lagunduak izan daitezkeen kontzeptuak dira honakoekin zerikusia dutenak: proiektuaren diseinua, proiektuaren inplementazioa eta emaitzak lortu eta eskuratzea, ondoren bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatzeko pilotuan lortutako esperientziatik abiatuta.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.