Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Bilbon bildu da Japoniako Toyama hiriko –munduko bost hiri aurreratuenetako bateko– ordezkaritza batekin
Japoniako 26 ordezkariren bisitaldiaren helburua izan da lehen eskutik ezagutzea Bilboren esperientzia hiri-birsorkuntzaren esparruan eta mundu osoan famatutako Smart city bezala
Japoniako Toyama hiriko –munduko bost hiri aurreratuenetako bat, OECDren Hiri Konpaktua txostenaren arabera– ordezkaritza bat Bilbon izan da ostegun honetan, lehen eskutik ezagutzeko Bilboren esperientzia hiri-birsorkuntzaren esparruan eta mundu osoan famatutako Smart city bezala. SPRI Taldean integratuta dagoen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Bilboko Udalak antolatutako bisita horretan parte hartu dute Toyamako alkateak eta hainbat sektoretako enpresarien eta unibertsitate esparruaren ordezkaritza zabal batek.
Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak iragan urrian Japoniara egin zuen bisitaldiaren ondorioz etorri da Euskadira 26 lagunez osatutako ordezkaritza japoniar hori.
Hiri-bisorkuntzaren gaia sakonago lantzeko, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lan-programa bat prestatu du, zeinaren baitan bilerak programatu diren Bilboko Udalarekin eta Udalaren nahiz udal sozietate publikoen informazio-teknologien zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Bilbaotik udal sozietate publikoarekin, kudeaketa hobetzeko proiektuak ezagutzeko.
Bestalde, Japoniako ordezkaritzak Basquegame LAB, Gaia klusterra eta Innovation Lab Bilbao bisitatu ditu, eta Bilboren eraldaketa-prozesuari buruzko azalpen bat entzun du Nerbioi ibaian itsasontziz eginiko osteratxo batean.
Tomaya hiria, munduko bost hiri aurreratuenetako bat bezala izendatua izateaz gain, “Environmental Model City” eta “Environmental City for Future” izendatu zuen Japoniako gobernuak. Era berean, NBEk “Energy Efficient Cities” aipamena eman zion (Japoniako hiri bakarra aipamen hori jaso duena), eta Estatuko nahiz nazioarteko aitorpena jaso du bere hiri-garapeneko plan aurreratuagatik. 2017ko azaroan, Toyamak Bartzelonako SCEWC (Smart City Expo & World Congress) kongresuan parte hartu zuen eta bere esperientziak ezagutarazi zituen.
Toyama hiriak hainbat arazo buruzkatu behar izan ditu, esaterako hiritarren zahartzea, biztanleriaren murrizketa, motorrezko ibilgailuekiko mendekotasuna eta hiriguneko biztanle kopuruaren jaitsiera, eta bere “Hiri Konpaktuko Kontzeptua” plana garatu zuen. Kontzeptu horri jarraiki, Toyamak berritu egin zuen bere trenbide-sistema arina (LRT ingelesez) eta proiektuak egin zituen biztanleak eta hiriko zerbitzuak trenbide-lineen ondoan kontzentratzeko. Bere asmoa da auto gabe errazago bizitzeko moduko hiri bihurtzea.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.