Nazioartekotzeko Euskal Agentziak automozioaren euskal industria sustatu du Txinan
Agentziaren Txinako bulegoak sektore horretako Asiako azoka handienean parte hartu zuen
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) Txinan duen bulegoak hainbat ekintza bultzatu ditu euskal industria sustatzeko herrialde hartako automozio sektorean.
Hala, Agentziaren Txinako ordezkari Mikel Yang “Beijing Economic Development Zone” parkean izan zen joan den ekainaren 10ean, Acicae automozio klusterrak eta dozena bat euskal enpresak antolatutako bisitan, eta konferentzia batean parte hartu zuen China-Europe Association for Technical and Economic Cooperation (CEATEC) erakundearekin.
Euskal enpresek mendebaldeko ibilgailu fabrikatzaile ia guztientzat lan egiten dute eta, orain, baita ere fabrikatzaile txinatarrentzat; hala, bilerak baliagarri izan ziren etorkizuneko proiektuak eguneratzeko.
China Die & Mould Industry Association (CDMIA) erakundeak gonbidaturik, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Txinako bulegoak automozioaren euskal industria eta AIC zentroa (Automotive Intelligence Center) aurkeztu zituen ekainaren 11n, Asiako sektoreko azoka handienean, hau da, Asia, Die&Moulld China 2019 (DMC 2019) ekitaldian.
Azkenik, ekainaren 12an, Agentziaren Txinako bulegoak eta DMC 2019 azokako beste gonbidatu multinazional batzuek topaketa batean parte hartu zuten BYD eta Haier enpresekin batera.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.