Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Deustuko Unibertsitatearen Enplegu Foroan parte hartuko du
Apirilaren 3 eta 4an egingo den topaketa horretan antolatuko da lehen Talentuaren Foroa, unibertsitateko ikasketak bukatzen ari diren gazteei zuzendua dagoena
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) datorren apirilaren 3 eta 4an parte hartuko du Deustuko Unibertsitateak bere Bilboko campusean antolatuko duen Enplegu eta Ekintzailetza Foroan. Topaketa horretan egingo da lehen Talentuaren Foroa, unibertsitateko ikasketak bukatzen ari diren gazteei zuzendua dagoena.
Agentziak stand propio bat izango du Deustuko Unibertsitatearen Eraikin Nagusiko klaustroetan, non talentu programei buruzko informazio guztia eskainiko baitie unibertsitateko ikasleei.
Gainera, apirilaren 4an (goizeko 10:30etik 11:30era) saio informatzaile bat egingo da Garate Aretoan, eta bertatik bertara azalduko dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren funtzionamenduarekin lotutako gaiak, hala nola bere programak eta atzerrira irteteko esperientziak.
BECen maiatzaren 6 eta 7an egingo den Intergune+ 2019 ekitaldiaren (Nazioartekotzearen urteroko hitzordua Euskadin) berritasunetako bat da datorren astean Deustun antolatuko den Talentuaren Foroa. Unibertsitatea eta enpresa elkarri konektatzeko espazio propio bat da, gaurko ikasleek eta biharko nazioartekotzearen arloko profesionalek jakin dezaten nolako gaitasun, trebezia, talentu eta prestakuntzak eskatzen dituzten globalki lehiatu nahi duten enpresek.
Hala, Intergune+ barruan egingo den Talentuaren Lehen Foroa gehienbat unibertsitateko ikasketak amaitzen ari diren gazteei zuzendutako topaketa bat da, helburutzat daukana gazte horien interesa piztea nazioartekotze arloko karrera profesional bat egin dezaten, eta baita ere bermatzea nazioarteko profila duten adituak izango ditugula etorkizunean.
Atal hori bereziki zuzendua dago Nazioartekotzearekin lotutako graduetako azken ikasturteak egiten ari diren ikasleei eta BEINT eta Global Trainning programetako bekadun ohiei.
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia iaz sortu zen Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz.
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.