Nazioartekotzeko Euskal Agentziak dio 2030 Agenda “gelditzeko iritsi dela”
Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek garapen sostengarrirako neurriak azaldu ditu EHUko udako ikastaroetan
Aipatu du erronketako bat dela “euskal enpresek ebaluazio hobea lor dezatela garapen sostengarriarekiko lerrokatze-prozesuan”.
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek Gasteizen esan du ostiral honetan 2030 Agenda (garapen sostengarria bultzatzeko nazioarteko proiektua) “gelditzeko iritsi dela. Hau hasi besterik ez da egin” adierazi du. Horrez gain, nabarmendu du Agentziaren erronketako bat dela euskal enpresek “ebaluazio hobea lor dezatela garapen sostengarriarekiko lerrokatze-prozesuan”.
Ondarzabalek Ihobeko zuzendari Jesús Losada eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaiderekin batera parte hartu du Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan antolatutako Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) udako ikastaroetan, 2030 Agenda eta politika publikoen eraginkortasuna aztergai izan dituen mahai-inguru batean.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak ezagutzera eman du bere erakundeak garapen sostengarria ezartzeko egin duen lana eta, hartutako beste neurri batzuen artean, azpimarratu du “bat egin dugu[la] gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren helburuarekin. Adibidez, Agentziako langileetatik erdiak gizonak dira eta beste erdiak emakumeak.
Azaldu du aurten birdiseinatu egin direla Agentziak enpresen nazioartekotzerako eskaintzen dituen laguntza-programa garrantzitsuenak (Zabaldu eta Sakondu), bat etor daitezen garapen sostengarriko helburuekin. Hala, programa horietako laguntzak ematean, nabarmen puntu gehiago ematen zaizkie gizartearekin eta sostengarritasunarekin hartutako konpromisoei: lehen 100 puntutik 3 lortu bazitezkeen konpromiso horiengatik, orain 15 lortu daitezke.
Bi faktore horiek gehiago baloratzen hasi dira baita ere lizitazioen euskal plataforman. Lizitazioen euskal plataforma Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren beste plan garrantzitsu bat da, laguntza ematen diena euskal enpresei parte har dezaten banku multilateralek garapen bidean dauden herrialdeetan bultzatzen dituzten nazioarteko proiektuetan.
Bi kasu Kolonbian
Ondarzabalek Kolonbiako bi kasu azaldu ditu, zeintzuetan garapen sostengarria bultzatu den lizitazioetarako euskal plataforman. Lehena, Kolonbiako Pazifikoko eskualdeen eta gainerako zonaldeen arteko etena murrizteko proiektu bat izan da eta, bigarrena berriz, Kolonbiako gerrillarekiko gatazkaren eraginpean dauden eremuetarako proiektu bat.
Nazioartekotze bekei dagokienez, Agentziako zuzendariak jakinarazi du erantzukizun sozial korporatiboari eta gizarte zein ingurumen ikuspegiei buruzko modulu bat integratu dutela laguntzetan.
Finantzaketari buruz mintzatzean, Ainhoa Ondarzabalek hizpide hartu du atzerriko enpresa-ezarpenak bultzatzeko Gauzatu programa. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin batera “ikerketa bat egingo dugu jakiteko enpresak nola ari diren lerrokatzen garapen sostengarriarekin”. Gaineratu du lan hori lau herrialdetan zentratuko dela: Txinan, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kolonbian.
Enpresak garapen sostengarriarekin estuago lerrokatzeaz gain, Ondarzabalek erronkatzat jo du irizpide horiek Agentziaren gainerako jardueretan ere aplikatzea, ezen “jarduera batzuetan aplikatu ditugu, baina ez guztietan”. Eta helburutzat hartu du jakitea zein ekarpen egiten duten euskal esportazioek jomugako herrialdeetan garapen sostengarria inplementatzeko prozesuetan. “Hori zailagoa da” onartu du, baina ziur dago “posible dela”.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.