Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Sakondu eta Zabaldu laguntza-programekin laguntzen die euskal enpresei atzerrira irteten
Eskaerak aurkezteko epeak apirilaren 26 eta 29an zabalduko dira eta urriaren 31n bukatuko da (spri.eus)
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak argitara eman ditu 2019ko lehen bi programak, Sakondu eta Zabaldu izenekoak, 800.000 eta 5,5 milioi euroko aurrekontua dutenak urte honetarako eta hurrengorako, eta diru-laguntzak eskaintzen dizkietenak, batetik, dagoeneko nazioartekotuta dauden enpresei merkatu berrietan edo presentzia gutxi duten merkatuetan sartzen laguntzeko eta, bestetik, nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzeko eta garapen sostengarria sustatzeko nazioartekotze-prozesu osoan.
Hala, Sakondu programaren onuradun izan daitezke guztizko fakturazioaren %40tik gorako esportazioak dituzten ETEak, baldin helburutzat badituzte merkatu haiek zeintzuetan beren negozio-zifra ez den iristen beren guztizko esportazioen %10era. Aldiz, Zabaldu programaren onuradun izan nahi duten konpainiei eskatzen zaiena da beren esportazioek ez dezatela gainditu eskaera aurkeztu aurreko urteko fakturazio osoaren %40.
Sakondu programako diru-laguntzen bidez ordaintzen zaizkie enpresei behar duten aholkularitza estrategiko eta operatiboa, patenteak eta markak erregistratzeko gastuak, azoketan erakusle gisa parte hartzeko kostuak, eta prospekzio, publizitate edo harreman publikoetarako bidaiak. Eskatzaileek bi eskaera egin ahal izango dituzte gehienez deialdi bakoitzean, eta diru-laguntzak onartutako gastuaren %30erainokoak izango dira, gehienez 20.000€ eskaera bakoitzeko. Proiektua sektore-elkarte edo kluster batek aurkezten badu, diru-laguntza 25.000 euroraino igo daiteke. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 26an zabalduko da eta amaituko da urriaren 31n edo funtsak agortzen direnean.
Bestalde, Zabaldu programako diru-laguntzekin ordainduko dira: aholkularitza, nazioartekotze plan bat, patenteak eta markak erregistratzeko kudeaketa-gastuak, azoketako parte-hartzea, eta prospekzio-bidaiak eta bestelako sustapen gastuak (publizitatea, harreman publikoak edo hedapen-materiala). Enpresa bakoitzak hiru eskaera aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta diru-laguntza onartutako gastuaren %40rainokoa izango da, 15.000 euroko mugarekin eskaera bakoitzeko. Kasu honetan, eskaerak aurkezteko epea apirilaren 29an zabalduko da eta amaituko da urriaren 31n edo funtsak agortzen direnean.
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.