Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin
Abuztuaren 9tik urriaren 31ra egongo da irekita. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!
Euskal enpresen artean lankidetza sustatzea da Elkartu 2024 programaren helburu nagusia, nazioarteko merkatuei heltzeko. Gainera, garapen jasangarria sustatzen du prozesu horretan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, eta merkatu berrietara sartzea errazten duten proiektuei eta parte hartzen duten enpresen lehiakortasuna indartzen duten proiektuei laguntzeko daude diseinatuta.
Nazioartean hedatzeko aukera
Nazioarteko eragiketak hedatzeko aukera bikaina eskaintzen die Elkartu 2024 programak euskal enpresei, 60.000 € arteko laguntza teknikoaren eta finantzarioaren bidez. Merkatu berrietara sartzea errazteaz gain, aliantza estrategikoak sortzea eta lankidetza-sareak garatzea ere sustatzen du programa honek. Izan ere, horiek funtsezkoak dira hazkunde jasangarria eta lehiakorra lortzeko.
Hainbat motatako gastuak hartzen dituzte barne laguntza hauek, hala nola partzuergoen eraketa, nazioartekotze-planak egiteko kanpo-aholkularitza, nazioarteko azoketan parte hartzea eta merkatuko azterketak egitea. Gainera, aintzat hartzen du kanpoko merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren jarduera operatiboen eta sustapen-jardueren finantzaketa ere; adibidez, misio komertzialak eta xede-merkatuetan agente komertzialak kontratatzea.
Onartutako aurrekontuaren % 80ra arte finantzatuko da laguntzen bidez, Global Compacteko bazkideak diren erakundeen kasuan; gehienez ere, 60.000 euro partzuergo bakoitzeko.
Diruz lagun daitezkeen proiektuak eta eskatzeko prozedura
EAEn erregistratuta dauden irabazi-asmorik gabeko elkarteei, enpresa-lankidetzako taldeei, esportazio-partzuergoei eta ETE-ekin batera lan egiten duten enpresa handiei irekita dago Elkartu 2024.
Dirulaguntzak jaso ahal izateko, erakundeek eskaera xehea aurkeztu behar dute. Eskaerak barne hartu beharko ditu ekintza-plan bat eta garatuko diren jardueren deskribapena.
Ez galdu zure mugak zabaltzeko eta nazioarteko lehiakortasuna handitzeko aukera. Eskatu Elkartu 2024 programaren laguntzak, urriaren 31 baino lehen!
Lotutako albisteak

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.