onu emprendimiento
NBEko ordezkaritza SPRI Taldeko ordezkariekin.
Berrikuntza Ekintzailetza Nazioartekotzea
Albisteak 4 Marzo, 2020

NBEko ordezkaritza bat Euskadira etorri da SPRI Taldeak enpresen sustapen eta ekintzailetza arloetan bildutako arrakasta ezagutzera

Berrikuntzako, ekintzailetzako eta kluster arloko jardunbide egokien erreferentetzat aukeratu du euskal agentzia

Berrikuntzako, ekintzailetzako eta kluster arloko jardunbide egokien erreferentetzat aukeratu du euskal agentzia

Aste honetan, NBEko ordezkaritza bat bisitan etorri da Euskadira, erabaki baitu Euskadi erreferentziazko gunea dela enpresen sustapen eta ekintzailetza arloetan. UN DESA (Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Agentzia) SPRI Taldeko (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) zuzendaritza-kargu eta arduradunekin bildu da astelehen honetan, bertatik bertara ezagutzeko berrikuntzan, ekintzailetzan eta klusterren arloan egiten duen lana.

 

NBEk erreferentetzat aukeratu ditu herrialde gutxi batzuk enpresen sustapen eta ekintzailetza politiketan garatu dituzten jardunbide egokiengatik. Euskadi da horietako bat, kontuan hartu baitute SPRI Taldeak azken hamarkadetan garatu dituen jarduerek eta politikek euskal ekonomia-sarean izan duten inpaktu positiboa.

 

Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetan duen ordezkaritzatik planifikatu da bisita. NBEko ordezkariek bilera bat egin dute SPRI Taldeko arduradunekin enpresen sustapena eta ekintzailetza aztertzeko, beste bat Basque Digital Innovation HUBeko estrategia lantzeko, eta bi gehiago kluster politikaz eta euskal teknologi zentro guztiak biltzen dituen BRTA (Basque Research and Technology Alliance) erakunde berriaz mintzatzeko.

 

Une honetan, UN DESAk eskuartean dauka ETEak eta mikroETEak bultzatzeko proiektu bat, zeina, batik bat, finantzatzen baita Nazio Batuen Bake eta Garapenerako Funtsaren 2030erako Garapen Jasangarriko Programaren azpi-funtsarekin (Txinak egiten du ekarpen handienetako bat funts horretara).  Programak laguntza ematen die garapen bidean dauden bederatzi herrialderi: Brasil, Kanbodia, Fiji, Filipinak, Ganbia, Kenya, Laos, Sri Lanka eta Tanzania.

 

Helburua da garapen agentziek ETEei eta mikroETEei laguntzeko politikak garatu ditzatela eta katalizatzaile bihurtu daitezela, garapen jasangarriko helburuak inplementatzeko euren herrialdeetan.

 

Bost pertsonak osatzen dute ordezkaritza: UN DESAko ordezkari bat, Saras Jagwanth, proiektuaren koordinatzailea dena, eta Filipina eta Kenyako bina ordezkari. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiko ordezkari bat lagun izan dute bisitaldian zehar.

 

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik  Europan  herrialde  berritzaile  gisa  duen  ahala  finkatu  du,  enpresa  txiki  eta  ertainen  ahaleginari  esker
12/03/2025 Berrikuntza

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker

Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskocam  System  S.L.-k  elektrohigadurarako  grafitozko  soluzioak  eskaintzen  ditu
12/03/2025 Berrikuntza

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu

Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.