Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat
Datozen urteotan 25GWko itsasoko haize-offshore potentzia instalazioak egingo dituzte Estatu Batuek
Washingtoneko Nazioartekotze Euskal Agentzia bulego berria hasi da euskal enpresei zerbitzua ematen
Estatu Batuetako ekialdeko eta mendebaldeko kostetan aldi berean lanean aritu diren enpresa eta instituzio ordezkaritzek bat egin dute gaur Washingtonen, SPRIren menpe dagoen Nazioartekotze Euskal Agentziak zabaldu berri duen bulegoan. Bulegoa Nazioarteko sareko 16.a da.
Estatu Batuetako ekialdean eta mendebaldean modu paraleloan lanean jardun duten enpresa eta instituzio ordezkaritzek bat egin dute gaur Washingtonen, SPRIren menpe dagoen Nazioartekotze Euskal Agentziak zabaldu berri duen bulego komertzialean.
Energiaren sektoreko euskal enpresek egunotan landu duten agendari buruzko oso balantze positiboa egin dute, oso gertutik ezagutu ahal izan dituztelako Estatu Batuetan aurreikusten diren proiektu oeoliko offshore garrantzitsuenak. Datozen 15 urteotan 25GW potentzia instalatuko da errekurtso ekonomikoen mobilizazio handia eraginez, eta estatu batuetako merkatura gerturatzeko aukerak biderkatuz.
Helburu horiek lortzeko lan asko dago egiteko oraindik ere eta Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du oso gertuko jarraipen etengabea egiteko, eta bai New Yorken dagoen Gobernuko delegazioaren bidez bai Washingtoneko bulego komertzialaren bidez, sor daitezkeen negozio aukerak lantzeko jardunaldiak, networking ekintzak, alderantzizko misioak eta abar antolatuz.
Enpresek gainera oso modu positiboan baloratu dute bulegoa zabaltzeko aukeratu den unea, Estatu Batuetan energiaren alorrean lanean hasteko une paregabea delako, beti ere bertan kokatuta dauden enpresen laguntzarekin.
Jurdana Izagirre, bulegoko zuzendaria izan da gaur, Euskaditik etorritako enpresak (Erreka, Euskabea, Ibermática, Idom, Nautilus, Ormazabal, Saitec eta ZIV) eta bertan kokatuta daudenak Siemens Gamesa, Avangrid Renewables, Gestamp o Ibermatica USA besteak beste, elkartzea lortu duen ekitaldian gidari. Jardunaldian EEBBko merkatuaren berezitasunak, aukerak eta arrakastarako giltzak aztertu dituzte.
Egunean zehar Arantxa Tapia sailburuak bilerak egin ditu Estatu Batuetako Komertzio eta Energia departamentuekin.
Euskadi eta Estatu Batuen arteko harreman komertziala
Estatu Batuak, Europatik kanpo, Euskadik gehien esportatzen duen herrialdea da, Hona hemen, balio ekonomikoa kontuan hartuz, Estatu Batuetara esportatzen diren produktu nagusiak: petrolioa, petrolioaren ondoriozko produktuak eta hauei lotutakoak; errepideko ibilgailuak; burdina eta altzairua; metalen manufakturak, eta industriako ekipoak eta makineria.
Azken urteetan esportazioen kopuruak gora egin du, 2016. urtean izan ezik. Urte horretan esportazioa % 10,50 murriztu zen. Azken urtean, azarora arte, 2017 urte osoarekin alderatuta, esportazioak % 7,14 hazi ziren. Hortaz, 2017an eman zen gehikuntzaren berdina edo handiagoa ematea aurreikusi da.
Herrialdearen lehentasunezko sektoreak aztertzean, energia berriztagarriak, automobilgintzaren sektorea eta bioteknologia nabarmentzen ditugu, Estatu Batuetan duten garrantzi ekonomiko eta estrategikoagatik, hazteko duten aukeragatik eta Euskadiko industriarekin duten sinergiagatik.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.