Nazioartekotzea
Albisteak 12 Azaroa, 2019

New Yorkeko Udala Euskadi bisitatzen ari da, SPRI Taldeak euskal enpresentzat abian dituen lankidetza-estrategiak ezagutzeko

Bileretan, iparramerikar hirian dauden negozio-aukera interesgarriak erakutsi dizkie euskal enpresei New Yorkeko Udalaren eta bertako garapen-agentziaren ordezkaritza bat Euskadi bisitatzen ari da aste honetan, SPRI Taldeak enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) zein startupentzat abian dituen estrategiak ezagutzeko eta Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapenerako agentziarekin lankidetza-ereduak finkatzeko. Laburbilduz, New Yorkeko ordezkariek hiru egun egin behar dituzte Euskadin hango […]

Bileretan, iparramerikar hirian dauden negozio-aukera interesgarriak erakutsi dizkie euskal enpresei

New Yorkeko Udalaren eta bertako garapen-agentziaren ordezkaritza bat Euskadi bisitatzen ari da aste honetan, SPRI Taldeak enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) zein startupentzat abian dituen estrategiak ezagutzeko eta Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapenerako agentziarekin lankidetza-ereduak finkatzeko. Laburbilduz, New Yorkeko ordezkariek hiru egun egin behar dituzte Euskadin hango garapen ekonomirako estrategia berrietan aplika daitezkeen ekimenak eta ideiak identifikatzeko.

Testuinguru honetan, SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak bisitaldia aprobetxatu du, New Yorkeko alkatetzak inbertsioa eta garapena, hiri adimendunaren garapena, energia-eraginkortasuna, manufaktura aurreratua eta zibersegurtasunaren arloetan abian dituen estrategiak Euskadiko enpresa eta kluster garrantzitsuen aurrean aurkez ditzan.

Bileretan, negozio-aukera interesgarriak ireki dira euskal enpresentzat energiaren arloan, eta ondorengo pausoak zehaztu dira euskal enpresen zenbait teknologia eta produkturen esplorazioan aurrera egiteko.

Horrela, astearte goizean, azaroak 12, New Yorkeko ordezkaritzak izandako bileretan bertatik bertara ezagutu ahal izan du nola lantzen duten SPRI Taldeak eta honen sozietate eta arlo desberdinek politika industrial eta teknologikoa, enpresarekiko lankidetzan oinarrituta.

Iparramerikarrek interes berezia agertu dute politika teknologiari buruz eta Basque Research & Technology Allaince (BRTA) deritzonari buruz, hau da, zentro teknologikoek enpresekin zein Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko erabiltzen duten lankidetza-ereduari buruz, baita enpresek zentroen zerbitzuetan duten parte-hartzeari buruz, enpresak teknologiaz eta berrikuntzaz jabetzeari arreta berezia emanez, eta zentroen gobernantza-ereduari buruz ere. Era berean, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren funtzionamendua eta eskumenak ezagutzeko aukera izan dute, eta egun hauetan horren instalazioak bisitatuko dituzte.

Bileran, Basque Industry 4.0 estrategia zein Basque Digital Innovation Hubeko lankidetza-eredua ezagutu dituzte, eta BIND 4.0 programaren harira, eztabaida interesgarria sortu da Euskadiri dakarzkion onurei buruz, enpresa trakziogileen zein startupen ikuspegitik.

Azkenik, enpresa guztiei irekitako kluster politika-ereduaren eta Eusko Jaurlaritzak politika hau sustatzeko erabiltzen duen moduaren inguruan, New Yorkeko Udaletik bultzatzen dituzten sistemekin konparatzeko aukera izan dute.

Lotutako albisteak

Euskadik  osasun  arloko  berrikuntzan  duen  posizioa  indartu  du  Alemaniako  MedtecSUMMIT  2025  delakoan

Euskadik osasun arloko berrikuntzan duen posizioa indartu du Alemaniako MedtecSUMMIT 2025 delakoan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Basque Health Clusterraren ordezkariekin batera parte hartu zuen ekitaldian, Bavariako erakunde estrategikoekiko harremanak estutzeko eta lankidetzarako arloak jorratzeko, medikuntza arloko gailuei aplikatutako adimen artifiziala eta osasun digitala kasu

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektore aeroespazialaren egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko.

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.