ntClick, nazioartekotzearen bila dabilen software-ingeniaritza enpresa
ntClick Soluciones Tecnológicas 2005ean Berrizen sortutako enpresa da, eta maiatzean bulego berriak inauguratu zituen Iurretan. Zazpi langile ditu, eta bezero bakoitzari zerbitzu pertsonalizatua ematen dio. “Ez ditugu bi proiektu berdin, ez baititugu behar berdinak edo teknologia berdinak dituzten bi bezero “, adierazi dute enpresatik. Gaur egun, automobilgintzako eta aeronautikako bost enpresaren informatika kudeatzen du, eta bere fakturazioaren % 75 softwarearen garapenean oinarritzen da.
QIA sarien azken edizioan, Durangaldeako enpresak Mikroenpresak & startups kategorian irabazi du RFID Tool Control proiektuagatik. Proiektu honek, RFID teknologia erabiliz, hainbat alderdi kontrolatzeko aukera ematen du: konpainiaren aktibo bakoitza identifikatzen du, kokapena eta mugimenduak kontrolatzen ditu, datuak biltegiratzen ditu, kalitate-kontrola egite du…
Erreminta hau Cessna (Textron Corporation) multinazional estatubatuarrak erabili du bere Valentziako aireportuko Service Centerren. Orain, soluzioa Europako beste base batzuetan ezartzeko lanean ari dira. Izan ere, ntClick-eko arduradunek dagoeneko bisitatu zuten Dusseldorfeko (Alemania) aireportua iaz. “Enpresari beste maila bat eman nahi diogu, eta nazioartekotzea hori lortzeko bide bat da”, adierazi dute.
RFID esparruan jarraituz, ntClickek RFID Tool Control (Nemo) proiektuan lan egiten du. “Anbizio handiko proiektua da, eta, beste funtzionalitate batzuen artean, aktibo bat ingurune kaotiko batean lokalizatzea ahalbidetuko du (elementu bakoitzarentzat kokapen finkoak edo aurrez zehaztutakoak ezarri ezin diren inguruneetan), denbora errealean 2 metro inguruko zehaztasunarekin”. Dagoeneko bi euskal enpresak bat egin dute proiektuarekin, eta Ekonomia Gaietarako Eraldaketa Digitalaren Ministerioaren finantzaketaren zain daude.
Etorkizunari begira, ntClickek berrikuntza ezaugarri duen software-enpresa izaten jarraitzea du helburu. Aurten, tokiko bezero asko erakarri ditu, eta nazioarteko merkatua berraktibatzeko zain daude. Tokiko talentuaren alde egitea ere badu helburu, Durangaldeako langileek osatzen baitute gehienbat enpresaren lan taldea.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.