Offshore parke eolikoen digitalizazio eta mantentze-lan prediktiborako aurrerapauso berriak
ROMEO europar proiektuak presentzia nabarmena izan du azaroan Kopenhagen antolatutako Wind Europe Offshore topaketan
Iberdrolak koordinatzen duen ROMEO europar proiektuak, offshore energia eolikoa sortzen duten parke eolikoen digitalizazio eta mantentze-lan prediktiborako azken aurrerapausoak eman ditu ezagutzera, azaroan Kopenhagen antolatu zen Wind Europe Offshore biltzarraren barruan.
I+G bultzatzeko Horizon 2020 programaren babespeko ekimen honek itsas handian kokatutako parke eolikoen eragiketa eta mantentze-lanen kostua murriztea du helburu, Siemens Gamesa, Minsait eta Laulagun Bearings enpresak partaide dituelarik.
ROMEOren bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.