Ekintzailetza Nazioartekotzea
Albisteak 18 ekaina, 2020

Optimitive nazioartera zabaldu da, industria handienetan energiaren erabilera optimizatzeko eta garapen iraunkorra sustatzeko helburuarekin

Emisioen neutraltasuna lortzeko nazioarteko itunen eta klima-aldaketaren aurkako helburuak lortzeko legeen testuinguru honetan, erronka nabarmenetako bat industria handiaren eraldaketa da. Duela 12 urte, Optimitive euskal enpresa 'machine learning' eta adimen artifizialeko algoritmoekin hasi zen lanean kontsumo energetiko handiko enpresetan, hala nola industria kimikoan, findegietan, zementu-fabriketan eta paper-fabriketan.

Emisioen neutraltasuna lortzeko nazioarteko itunen eta klima-aldaketaren aurkako helburuak lortzeko legeen testuinguru honetanerronka nabarmenetako bat industria handiaren eraldaketa da.  

Duela 12 urte, Optimitive euskal enpresa ‘machine learning‘ eta adimen artifizialeko algoritmoekin hasi zen lanean kontsumo energetiko handiko enpresetan, hala nola industria kimikoan, findegietan, zementu-fabriketan eta paper-fabriketan. Optimitivek mundu osoko multinazionalekin lan egiten du orain, energetikoki intentsiboak diren industrietan ekoeraginkortasuna bultzatzeko, haien kostuak eta karbono-aztarna murrizteko, eta produktu berdeen merkaturatzea bultzatzeko.  

Gasteizko Azucarera Eraikinetik, Sprilurreko gune bat, Optimitivek AEBetan, Indian, Arabiar Emirerri Batuetan eta Hego Korean proiektuak lantzen ari da 2020an. Enpresaren nazioartekotzea eta I+Garen aurrerapena dira Optimitiveren oraingo lan ardatzak, plano algoritmikotik hasita “etorkizuneko industria-optimizazioaren ikuspegiaren ezarpenerarte. Euskadiko enpresa honetan defendatzen dute “azpiegitura handi guztiek horrelako konponbideen beharra” dutela. Kasu honetan, teknologia adimenduna erabiltzen dute energia-gastua murrizteko eta energia elektrikoan eta gasean urtero milioika euro kontsumitzen dituzten enpresa elektro intentsiboetan energia-iturrien erabilera optimizatzeko.  

Prozesu industrialean sakonduz baina “balio-kate osoan iraultza bat sortzeko” helburuarekin, Optimitivek Optibat softwarea jarri du martxan. Horren bidez, gomendioak ematen ditu, energiaren eta ingurumenaren adierazleak erlazionatzen ditu eta azpiegitura bakoitzeko gainerako sistemetan integra daiteke denbora errealean. Lehenengo fasean, eskura dauden datuak aztertzen ditu, eta bigarren maila batean modelizatzen du, instalazioa online egiten da eta martxan jartzen da. Emaitzak % 3 eta % 10 arteko aurrezpen energetikoak lortzen ditu industria elektro intentsiboetan, eta horrek milioika euroko aurrezpena suposatzen du urtean zehar.  

Nazioartekotzea ezinbestekoa  izan da aldez aurretik automatizazioa eta sentsorika behar dituen teknologia hau ezartzeko, prozesuen kalitatezko datuak bildu ahal izateko. Gaur egungo industriaren erronka nagusia, Optimitiven nabarmendu dutenez, biltzen diren datu ugari prozesatu ahal izatea da, gero datuak informazio erabilgarri bihurtzeko, ezagutza sortzeko eta prozesu osoari balioa emateko.  

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz. 

Lotutako albisteak

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Krauserrek  mekanizazioaren  industriarako  ebaketa-tresna  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu
11/03/2025 Up Euskadi

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.