Optimitivek Adimen Artifiziala eskaintzen du, industria-eraginkortasuna bermatzeko
Gero eta enpresa gehiagok lortu nahi dute eraginkorragoak izatea eta beren ekoizpen-prozesuak optimizatzea, ahalegin berezia eginez energia-eraginkortasuna hobetzeko eta ingurumenean duten eragina murrizteko. Testuinguru horretan, Optimitive startup arabarrak prestazio handiko zerbitzua eskaintzen dio industriari bere produktu izarrari esker (OPTIBAT RTO). Machine learning eta adimen artifizialaren algoritmoen bidez, industria-prozesuaren datuetatik ikasten du, eta haren eragiketarako doikuntza optimoak gomendatzen ditu.
“3 kontinentetan gaude, Ipar Amerikan, Asian eta Europan, 20 instalazio ditugu eta 65 prozesu optimizatzea lortu dugu, besteak beste, zementua, produktu kimikoak, petrolioa eta gasa bezalako sektoreetako enpresetan eta energia sortzeko sektorean”, nabarementzen dute.
OPTIBAT RTOrekin batera, bere beste bi negozio-zutabeak, OPTIBAT Studio eta Methodologyrekin. OPTIBAT Studio datuak aztertzeko, modelatzeko eta optimizatzeko pentsatutako tresna intuitiboa da. Bere prestazioen artean, prozesatu gabeko datuetatik minutu gutxiren buruan ereduak sortzea nabarmentzen da; machine learning teknologiak editatu eta bisualki ebaluatzen ditu, baita prozesatu gabeko datuetatik abiatuta lan-fluxua arintzeko aukera ere eskaintzen du, informazioa txosten prozesagarri bihurtu arte. “Prozesu-ingeniariarentzat osagarri perfektua da, prozesu-ingeniariek nola jokatzen duten hobeto jakin nahi baitu”, diote enpresatik.
Bestalde, OPTIBAT Methodology metodo frogatuen sistema bat da, eta datuetan oinarritutako denbora errealeko optimizazio-sistemak ezartzea du helburu. “Barnean hartzen ditu datuen prestaketa, hauek modelatzea, baliozkotzea eta eragina aztertzea, simulazioak egitea eta RTO sistema konfiguratzea”, gehitzen dute Optimitive-tik.
Euskal enpresa honen bezeroei dagokionez, askotariko enpresak daude. Hauen artean, besteak beste, zementu-industrietako, papergintzako, kimikako, metal-fabriketako, energia-instalazioetako eta, oro har, prozesuko industria guztietako konpainiak daude. Gainera, Optimitivek Energiaren Euskal Klusterra (ACE), Innobasque, Euskadiko Paperaren Klusterra eta Arabako Enpresarien Elkartea (SEA) ditu partaide eta afiliatu.
Etorkizun hurbilari begira, enpresa honetako arduradunak baikor agertzen dira, eta honako helburu hau dutela zehazten dute: “industrietako kontrol-gela guztiek adimen artifizialean oinarritutako erabakiak hartzeko gure laguntza-sistemak izatea”, adierazten dute Optimitive-ko promotoreak.
info+: www.optimitive.com
Lotutako albisteak

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz